Bernard Lavilliers
Bernard Lavilliers | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Bernard Ouillon |
Jaiotza | Saint-Étienne, 1946ko urriaren 7a (78 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Évelyne Rossel (en) Lisa Lyon (1982 - 1983) Melle Li (en) (1984 - 1989) Sophie Chevallier (en) (2003 - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikagilea, interpretea eta aktorea |
Altuera | 1,82 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Frantziako Alderdi Komunista |
Izengoitia(k) | Bernard Lavilliers |
Genero artistikoa | chansona |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Barclay |
bernardlavilliers.fr | |
|
Bernard Lavilliers, jaiotza-izenaz Bernard Oulion (Saint-Étienne, Frantzia, 1946ko urriaren 7a -), frantses musikagilea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisko kabaretetan hasi aurretik, hainbat lanbidetan aritu zen. Kabaretetan, berak sortutako abestiak edo beste egile batzuenak, hala nola Léo Ferrérenak, kantatzen zituen. Baina Brasilen egon ondoren, erabat aldatu zuen estiloa, han reggaea eta salsa aurkitu baitzituen.
Eragin handia izan zuten bere abestietan langile-giroan jaio izanak batetik, eta, bestetik, 1968ko maiatzeko gertaerek. Hori dela eta, bere testuek eduki politiko handia dute (Les Barbares, Bats-toi). 1980ko hamarraldiaren ondoren, Lavilliers bere garaiko lekuko arduratsu eta desengainatu gisa azaldu zen. Bere zalantzak azaldu zituen, eta, aldi berean, ezkerreko militanteen parte batek eragindako desengainua erakutsi zuen garai horretan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Bernard Lavilliersen webgune ofiziala
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernard Lavilliers |