Benedetto Cairoli
Benedetto Cairoli (Pavia, 1825eko urtarrilaren 28a - Napoli, 1889ko abuztuaren 8a) italiar politikaria izan zen. Italiako lehen ministroa izan zen 1878an eta 1879tik 1881era.
1848tik Italiako batasunaren lorpenera arte Risorgimentora bideratu zuen bere jarduera. Garibaldiren armadako ofiziala, errefuxiatu politikoa, Austriaren aurkako konspiratzailea eta parlamentuko diputatua izan zen. Boluntario konpainia bat gidatu zuen eta Palermon larri zauritu zuten 1860an.
Ezkerra 1876an boterera iritsi zenean, Cairoli alderdiko buru parlamentuan izendatu zuten. 1878ko martxoan lehen ministro izendatu zuten 1878ko martxoan lehen ministro izendatu zuten eta politika frankofiloa eta irredentista egin zuen. Hunberto I.a Italiakoa erregea abenduan hiltzen saiatzeak gobernuaren erorketa eragin zuen, Cairoli erregea babesten saiatzean zauritu zuten arren.
1879ko uztailean Agostino Depretisekin koalizio gobernu batean boterera itzuli zen. 1881eko maiatzean dimisioa eman zuen, Frantziak Tunisia konkistatu izanak herrigintzan eragin zuen haserreagatik.