Edukira joan

Belgrad

Koordenatuak: 44°49′04″N 20°27′25″E / 44.8178°N 20.4569°E / 44.8178; 20.4569
Wikipedia, Entziklopedia askea
Belgrad
Београд
Beograd
hiria
Administrazioa
Herrialdea Serbia
BarrutiaBelgradeko hiria
AlkateaSiniša Mali
Izen ofizialaБеоград/Beograd
Jatorrizko izenaБеоград
Beograd
Posta kodea11000
Geografia
Koordenatuak44°49′04″N 20°27′25″E / 44.8178°N 20.4569°E / 44.8178; 20.4569
Map
Azalera359,96 km²
Altuera117
Demografia
Biztanleria1.197.714 (2022)
30.951 (2020)
Metropolia1.670.000
Dentsitatea3.327 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK. a. 269
Telefono aurrizkia011
Ordu eremuaUTC 01:00
Hiri senidetuakKiev, Tunis, Dayton, New Delhi, Skopje, Ljubljana, Oslo, Pekin, Chicago, Buenos Aires, Atenas, Viena, Stockholm udalerria, Udine, Podgorica, Tel Aviv, Banja Luka, Mexiko Hiria, Coventry, Minsk eta Vilnius
MatrikulaBG
Hizkuntza ofizialaserbiera
beograd.rs
http://www.beograd.rs

Belgrad[1] (serbieraz: Београд, Beograd; «Hiri zuria») Serbiako hiriburu eta hiri nagusia da. Sava eta Danubio ibaien elkargunean dago. Ibai portua eta industria zein salerostegune garrantzitsua da. 1.378.682 biztanle zituen 2018an, baina metropoli eremuan 1.670.000 lagun bizi dira.

Belgrad etenik gabe jendea bizi izan den Europako eta munduko hiririk zaharrenetakoa da. Europako historiaurreko kultura garrantzitsuenetako bat, Vinča kultura, Belgrad inguruan garatu zen Kristoren aurreko seigarren milurtekoan. Antzinaroan, traziar-daziarrak bizi izan ziren eskualdean eta, K. a. 279an zeltak hirian finkatu ziren, eta Singide deitu zuten[2]. Erromatarrek konkistatu zuten Augustoren erregealdian, eta II. mendearen erdialdean hiri erromatarraren eskubideak eman zitzaizkion[3]. Eslaviarrek kolonizatu zuten 520. urtean, eta hainbat aldiz aldatu zituen eskuak Bizantziar Inperioaren, Frankoen Inperioaren, Bulgariako Inperioaren eta Hungariako Erresumaren artean, Stefan Dragutin serbiar erregearen egoitza bihurtu baino lehen 1284. urtean.

Zeltek sortua, hiri erromatarra izan zen eta, XIV. mendetik aurrera, Serbia eta Hungariako erresumen hiria (XV. mendea). 1456an Joan Hunyadik turkiar setiatzaileak ohiltzea lortu bazuen ere, Suleimanen osteak bertan sartu ziren 1521ean.

1867an otomanoek alde egin eta aspaldidanik lehian ziren bertako serbiar eta austriarren arteko gatazkak areagotu ziren, Belgraden jabe egin nahirik. Lehen Mundu Gerran austriarrek eta Bigarrenean Alemaniako naziek (1941) hartu ondoren, Fiodor Tolbukhin mariskal sobietarrak askatu zuen 1944an.

1999an, Kosovoko Gerraren baitan, NATOren hegazkinek hiria bonbardatu zuten[4]. Bigarren Mundu Gerraz geroztik bonbardaketa bat jasan zuen Europako lehen hiriburu ofiziala izan zen (Sarajevok jasan zituen bonbardaketak lehenago Jugoslaviako gerren kontestuan, baina nazioarteko independentzia ezagupenik ez zuen Bosniak artean).

Hiria hamazazpi auzotan banatuta dago:

  1. Barajevo
  2. Čukarica
  3. Grocka
  4. Lazarevac
  5. Mladenovac
  6. Novi Beograd
  7. Obrenovac
  8. Palilula
  9. Rakovica
  10. Savski Venac
  11. Sopot
  12. Stari Grad
  13. Surčin
  14. Voždovac
  15. Vračar
  16. Zemun
  17. Zvezdara
    Datu klimatikoak (Belgrade (1981-2010))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.7 23.9 28.8 32.2 34.9 37.4 43.6 40.0 37.5 30.7 28.4 22.6 43.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4.6 7.0 12.4 18.0 23.5 26.2 28.6 28.7 23.9 18.4 11.2 5.8 17.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 1.4 3.1 7.6 12.9 18.1 21.0 23.0 22.7 18.0 12.9 7.1 2.7 12.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.1 -0.1 3.7 8.3 13.0 15.8 17.5 17.6 13.5 9.0 4.2 0.2 8.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -18.2 -15.4 -12.4 -3.4 2.5 6.5 9.4 6.7 4.7 -4.5 -7.8 -13.4 -18.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 46.9 40.0 49.3 56.1 58.0 101.2 63.0 58.3 55.3 50.2 55.1 57.4 690.9
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 13 12 11 13 13 13 10 9 10 10 12 14 139
Eguzki orduak 72.2 101.7 153.2 188.1 242.2 260.9 290.8 274.0 204.3 163.1 97.0 64.5 2111.9
Hezetasuna (%) 78 71 63 61 61 63 61 61 67 71 75 79 68
Iturria: [5]

Belgradar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren 38. araua
  2. Txantiloi:Sr-rs «Discover Belgrade» Град Београд - Званична интернет презентација | Discover Belgrade (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).
  3. The City in late antiquity. Routledge 1992 ISBN 0-203-13016-2. PMC 51052561. (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).
  4. NATO Aggression, 1999 Beograd.rs
  5. http://www.hidmet.gov.rs/eng/meteorologija/stanica_sr.php?moss_id=13274 Serbiako Errepublikako Hidrometeorologia Zerbitzua

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]