Edukira joan

Belén Funes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belén Funes

(2020)
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1984 (39/40 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria

IMDB: nm3678007 Twitter: _belenfunes_ Instagram: belen__funes Edit the value on Wikidata

Belén Funes (Bartzelona, Katalunia, 1984) bartzelonar zinema-zuzendaria eta gidoilaria da.[1][2]

Ripollet-en hazi zen, eta, ESCACen zinema eta ikus-entzunezkoak ikasi eta Kuban gidoi master bat egin ostean, San Antonio de los Bañoseko eskolan, zuzendaritza-laguntzaile gisa aritu zen zenbait filmetan, hala nola Blog, Mientras duermes, Rec 3: Genesis, Tengo ganas de ti eta Animals. Script lanetan hasi zen filmetan, hala nola Tots volem el millor per a ella edo El niño. 2015ean Sara a la fuga zuzendu zuen, Malagako Zinemaldian Film Labur Onenaren Zilarrezko Biznagaren irabazlea. Bere bigarren film laburrak, La Inútil lanak, 5 sari irabazi zituen Medina del Campoko Zinemaldian eta Gaudí sarietan izendatua izan zen.

Bere lan nabarmenena, La hija de un ladrón,[3] Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 67. edizioan estreinatu zen, eta Greta Fernández protagonistarentzako Emakumezkoen Interpretazio Onenaren saria irabazi zuen. Zinemetan 2019ko azaroaren 29an estreinatu zen.

2020an, hiru Gaudí sari irabazi zituen La hija de un ladrón filmarekin: katalana ez zen film onena, zuzendaritza eta gidoi onena, Marçal Cebrian bikotekidearekin partekatua.[4][5] Handik egun gutxira, zuzendari berri onenaren Goya saria irabazi zuen.[6][2]

Urtea Izenburua Zuzendari Gidoilari Oharrak
2015 Sara a la fuga Bai Bai Film laburra
2017 La inútil Bai Bai Film laburra
2019 La hija de un ladrón Bai Bai Sara a la fuga lanaren jarraipen gisa.
2023 La Ruta Bai Telebistako seriea. Lehen denboraldiko laugarren eta bosgarren atalen zuzendaria.

Beste lan batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Izenburua Script (jarraitzailea) Zuzendari-laguntzailea Oharrak
2009 Tres dies amb la família Bai
2010 Blog Bai
2011 Mentre dorms Bai
2012 REC 3: Gènesi Bai
2012 Tengo ganas de ti Bai
2012 Animals Bai
2013 Gran Nord Bai Telesaila
2013 Ayer no termina nunca Bai
2013 Frontera Bai
2013 Family Tour Bai
2013 Tots volem el millor per a ella Bai
2014 El Niño Bai
2014 Murieron por encima de sus posibilidades Bai
2015 Ningú no vol la nit Bai
2016 María (y los demás) Bai
2017 La llibreria Bai
2017 Bajo la piel de lobo Bai
2018 El Círculo Bai Film laburra
2018 Matar al padre Bai Telesaila, 4 atal
2021 Libertad Bai

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2015ean Malagako Zinemaldian Film Labur Onenaren Zilarrezko Biznagar, Sara a la fuga lanarekin.
  • La Inútil lanak, 5 sari irabazi zituen Medina del Campoko Zinemaldian
  • Gaudí sarietan izendatua izan, La inútil lanarekin.
  • 2020an, hiru Gaudí sari La hija de un ladrón filmarekin: katalana ez zen film onena, zuzendaritzarik eta gidoirik onena.[5]
  • 2020an, zuzendari berri onenaren Goya saria, la hija del ladron lanarekin[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Belén Funes. .
  2. a b (Gaztelaniaz) «Entrevista a Belén Funes: ‘La hija de un ladrón’» Caméra-Stylo 2019-11-08 (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  3. (Gaztelaniaz) Pertejo, Jose F. Perez. (2019-11-29). «Crítica de 'La hija de un ladrón': Belén Funes debuta con una excelente lección de realismo social» No es cine todo lo que reluce (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  4. Serra, Xavi. (2020-01-20). Belén Funes, la filla de Ripollet que va tenyir els Gaudí de realitat. .
  5. a b Bettonica, Toni Polo. (2020-01-20). La debutant Belén Funes s'emporta tres Gaudí per ‘La hija de un ladrón'. .
  6. a b Belén Funes gana el Goya a mejor dirección novel. 25 gener 2020.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]