Beji Caid Essebsi
Beji Caid Essebsi (edo el-Sebsi, arabieraz: الباجي قائد السبسي, transliterazioa al-Bājī Qāʾid as-Sabsī) (Sidi Bou Said, Tunisia, 1926ko azaroaren 29a - Tunis, 2019ko uztailaren 25a) Tunisiako politikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izaera burgesduneko familia batekoa zen, eta, kolonietan bizitako gazte askok bezala, familiak metropolira bidali zuen goi mailako ikasketak egiteko. Horregatik, zuzenbidea ikasi zuen Parisen. Gero, politikan, independentzia aldarrikatzen zuten mugimenduetan hasi zen parte hartzen eta Neo Destour alderdi nazionalistako kideen defentsa ere aritu zen abokatu moduan jardunez[1].
Tunisiak 1956an independentzia lortu eta gero, Habib Bourguiba Neo Destourko buruzagia izendatu zuten presidente, alderdi bakarreko sisteman. Harez geroztik, Essebsik politikan jardun zuen Bourguibaren aholkulari gisa hasieran, eta 1971ra arte hainbat kargu edukiz: Segurtasun Nazionalerako buru, Barne eta Defentsa ministro, Frantzian enbaxadore...[1]
Bere bizitza politikoan erregimeneko parte izan arren berarekin desadostasunak edukitzeagatik bihurtu zen ezagun. Honen ondorioz, 1970eko hamarkadan politika gorena alboratu zuen eta berriro, 1980ko hamarkadan itzuli zen, Bourguibaren azken urteetan eta Zine el-Abidine Ben Aliren lehenetan. 1990eko hamarkadan berriz politika utzi egin zuen, eta 2011ko matxinadan itzuli zen berriro, erreforma gidatu zezakeela ikusi zuelako. Islamistek eta ezkerrak, hala ere, ez zuten konfiantzarik Essebsirekin[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c M. R., «Erregimenari lotutako disidentea», Berria, 2014-11-23