Edukira joan

Bedezi (maskarada)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bedezia
Zuberoako maskarada beltza
Bedezia, Santa Graziko maskaradak , 2011
Datu biografikoak

Bedezia (edo Medezia) eta laguntzaile duen Bedezi lagüna Zuberoako maskaradako beltzen taldeko pertsonaiak dira. Sendagileak dira eta beren lana emanaldiaren amaiera aldera erakusten dute, buhameek eta kauterek leherturik Pitxu hiltzen denean. Orduan, anbulantzia traste batekin zalapartaka agertuko dira eta, espantu handiko ebakuntza eginik, Pitxu berpiztuko dute.[1][2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bedaxagar, Marcel, Lajoux, Jean Dominique, Truffaut, Thierry, Fourquet, François, Fernandez de Larrinoa, Kepa. Maskaradak: Xiberoko herri ihauteriak. carnivalkingofeurope.it (Noiz kontsultatua: 2023-2-12).
  2. Aurkenerena, Joseba. Euskal inauteria, udaberriko ekinozioa eta lurraren iratzartzea. eibz.educacion.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-2-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]