Edukira joan

Bedřich Hrozný

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bedřich Hrozný

Rector of Charles University (en) Itzuli

1939 - 1939
Arte Fakultateako dekano

1926 - 1927
Jan Jakubec (en) Itzuli - Otakar Kádner (en) Itzuli
Parish of Evangelical Church of Czech Brethren (en) Itzuli Q86386302 Itzuli

Bizitza
JaiotzaLysá nad Labem1879ko maiatzaren 6a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
 Txekoslovakia
BizilekuaOřechovka (en) Itzuli
Lehen hizkuntzatxekiera
HeriotzaPraga1952ko abenduaren 12a (73 urte)
Hobiratze lekuaQ45895617 Itzuli
Familia
AitaVáclav Hrozný
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Faculty of Protestant theology of University of Vienna (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadozentea
Doktorego ikaslea(k)Čestmír Loukotka (mul) Itzuli
Hizkuntzaklatina
greziera
hebreera
arabiera
Akadera
aramera
sanskritoa
Sumeriera
ge'eza
txekiera
alemana
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakorientalista, arkeologoa, idazlea, unibertsitateko irakaslea, Hittitologist (en) Itzuli, assyriologist (en) Itzuli, liburuzaina, historialaria, irakaslea eta filologoa
Enplegatzailea(k)Pragako Unibertsitate Karolinoa
Vienako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Parish of Evangelical Church of Czech Brethren (en) Itzuli
Czech Academy of Science and Art (en) Itzuli
Royal Czech Society of Sciences (en) Itzuli
Académie des Inscriptions et Belles-Lettres
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEvangelical Church in Austria (1781-1918) (en) Itzuli
Evangelical Church of Czech Brethren (en) Itzuli

Bedřich Hrozný (Lysá nad Labem, 1879ko maiatzaren 6a - Praga, 1952ko abenduaren 12a) txekiar hizkuntzalaria izan zen, Ekialdeko Ikasketetan aditua.

Hititera deszifratzen lagundu zuen, hizkuntza indoeuropar gisa identifikatu zuen eta hititologiaren oinarriak jarri zituen.

Kolonian hebreera eta arabiera ikasi zituen eta Vienako Unibertsitatean akadera, aramera, etiopiera, sumerrera eta sanskrito ikasketak egin zituen, Asia Txikian, Mesopotamian eta Persian erabilitako idazkera kuneiformeaz gain. Ekialdeko ikasketak ere egin zituen Berlingo Humboldt Unibertsitatean.

1905ean, Palestinan indusketa batzuk egin ondoren, irakasle postua lortu zuen Vienako Unibertsitatean. 1906an, alemaniar espedizio batek errege hititen artxiboak aurkitu zituen Hattusan. Kuneiformez idatzita zeuden, baina hizkera ezezagunean. 1917an, Lehen Mundu Gerran austriar-hungariar armadako kide zela, Hroznýk hititera hizkuntza indoeuroparra zela erakutsi zuen.

1925ean, Kültepen 1000 tableta kuneiforme aurkitu eta Kanesh hiri hitita induskatu zuen arkeologo talde bat zuzendu zuen. 1929an Archiv Orientální aldizkaria sortu zuen. 1919tik 1952ra irakasle izan zen Pragako Unibertsitate Karolinoan.

  • Sumerisch-babylonische Mythen von dem Gotte Ninrag (Ninib). Berlin: Wolf Peiser, 1903.
  • Obilí ve staré Babylónii. (= “Wheat in Ancient Babylonian”). Vienna: Hölder in Kommission, 1913.
  • “Die Lösung des hethitischen Problems”, Mitteilungen der Deutschen Orient-Gesellschaft 56 (1915): 17–50.
  • Die Sprache der Hethiter, ihr Bau und ihre Zugehörigkeit zum indogermanischen Sprachstamm. Leipzig: J.C. Hinrichs, 1917 (reprint: Dresden: TU Dresden, 2002).
  • Hethitische Keilschrifttexte aus Boghazköi, in Umschrift, mit Übersetzung und Kommentar. Leipzig: J.C. Hinrichs, 1919.
  • Über die Völker und Sprachen des alten Chatti-Landes: Hethitische Könige. Leipzig: J.C. Hinrichs, 1920.
  • Keilschrifttexte aus Boghazköi, vol. 5 (of 6): Autographien. Leipzig: J.C. Hinrichs, 1921 (reprint: Osnabrück: Zeller, 1970).
  • Les inscriptions hittites hiéroglyphiques: Essai de déchiffrement, suivi d’une grammaire hittite hiéroglyphique en paradigmes et d’une liste d’hiéroglyphes. Prague: Orientální Ústav, 1933.
  • Über die älteste Völkerwanderung und über das Problem der proto-indischen Zivilisation: Ein Versuch, die proto-indischen Inschriften von Mohendscho-Daro zu entziffern. Prague, 1939.
  • Die älteste Geschichte Vorderasiens und Indiens. Prague: Melantrich, 1940, 1941, 1943.
  • Inscriptions cunéiformes du Kultépé, vol. 1. Prague, 1952.
  • Ancient history of Western Asia, India and Crete. New York, 1953.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]