Edukira joan

Beagle (txakurra)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beagle
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
Jatorria Ingalaterra
Altuera
33 cm gutxienekoa
: 40 cm gehienez
Masa
9 kg batezbestekoa, heldu
Kumaldiaren tamaina5,5
Katalogo kodea161

Beagle txakur arraza bat da, tamaina txikitik ertainera duten txakurrak dira. Foxhound izeneko txakurraren antza du, baina tamaina txikiago batean, hanka motzagoekin eta belarri luze eta leunagoekin. Nagusiki erbiak, untxiak eta beste harrapakin batzuk ehizatzeko erabiltzen den untxaria da. Detekzio-txakur gisa ere erabiltzen dira, janari debekatuak detektatzeko, mundu osoan zehar. Animalia oso azkarrak dira eta asko zabaldutako etxe-animaliak dira, beren tamaina ertainaren ondorioz, dute izaera lasaiagatik eta duten osasun-arazo gutxiengatik.

Arraza honek pertsonaia ezaguna den "ordezkari" bat izan du: Snoopy txakurra "munduko beagle ospetsuena" bezala ezagutzen den pertsonaia.

Fitxa teknikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Fitxa teknikoa
Herritartasuna Britainia Handia
Pisu optimoa 12 eta 18 kg tartean
Altuera 33 eta 40 zm tartean
Ilea Motza eta leuna
Kolorea Txuria gorriarekin, beltza, hiru-kolorekoa
Izaera Alaia, jolaskorra eta tripazaina
Bizi iraupena 12 eta 15 urte tartean

XV. mendean erreferentziak atera ziren Beagle kanalaren inguruan Juliana Bernersen Libro de San Albano liburuan. Liburu horretan, txakur txiki batzuk aipatzen ditu, erbiak ehizatzeko erabiltzen zirenak. Oraindik ez da guztiz jakin nondik datorren beagle terminoa. Pentsatzen dena da ingelesezko begle hitzetik edota aintzinako frantsesezko beigle hitzetik atera dela. Bi hitzek txikia esan nahi dute.

Nahiz eta bere jatorria Ingalaterra izan, Estatu Batuetan ere hazi egin ziren beagleak. Azken horiek, Ingalaterran hazitakoak baino txikiagoak izan ohi dira.

1890an, zale talde bat Beagle Club izenekoa sortu zuen, eta geroago 1891ean, Association of Masters of Harriers and Beagle ere sortu zen. Ehiztari-talde bat zen non beagleak azeriak harrapatzeko erabiltzen zituzten.

1800ean Sportsmans Dictionary hiru beagle mota bereizi zituen, beren tamainaren arabera:

  • Southern beagle: handiena da, baina ez da 40,5 zentimetroko altura baino handiagoa.
  • Northern beagle: ertainena da, 36 eta 30 zentimetro tartekoa.
  • Pocket beagle: ez da 30 zentimetro baino handiagoa izaten. Elisabeth beagle bezala ere ezagutzen zen, Isabel I.a haien zalea baitzen.

Geroago, arraza klubak akordio batetara heldu ziren: tamaina bakar bat izatea, 13 hazbete eta 16 hazbete tartekoa, hau da, 33,02 zentimetroetatik 40,65 zentimetroetaraino. Horrela aurreko tamaina guztiak sartzen ziren eta ez ziren bereizketarik egin behar.

Populartasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beagleak munduan zehar sakabanatuta daude. Gutxi gorabehera, Estatu Batuetan 40.000 jaiotza izaten dira urtero eta beagleen kopuru totala herrialde horretan 600.000 baino gehiago da. Honek arrazoi garbi bat du: bere etxezaletasuna.

Usain-detektatzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entrenatutako txakur detektatzaileak oso baliagarriak dira lokalizazio-lanetan. Azken finean, gizakiek sei milioi usain-hartzaile inguru dituzten bitartean, artzain txakur batek 200 milioi baino gehiago ditu eta beagle batek 300 milioi inguru. Hortaz, txakur baten usaimena espeziearen aztarna txikienak aurkitzera bideratu daiteke. Izan ere, txakurrek erraz aurki ditzakete animalien gorotzak baso batean, landareak, onddoak eta baita animaliak lur azpian antzeman ere.[1]

Arraza hau, 14 urteko adina lor dezake, ondo zainduta eta elikatuta baldin badago. Hala ere, osasun-arazo propio batzuk ditu hazten den heinean. Aldakako displasiaz ere kaltetzen da arraza hau, nahiz eta hain ohikoa ez izan. Gehien kaltetzen duen gaixotasuna erretinako atrofia progresiboa da. Baita ere, hernia diskalaz kaltetuta egon daiteke.

Nahiz eta leku txikietan primeran moldatzen diren, beagleak, beste txakur guztiak bezala, ariketa fisikoa egin behar dute. Bestela, obesitatea izatera hel ditzake.[2]

Beti pozik dagoen txakur untxaria da. Ingalaterran oso ospetsua izan da urte askotan, eta oraindik, horrela izaten jarraitzen du. Edozein bizilekura molda daiteke, ariketa fisiko minimo bat egiten baldin badu.[3] Gainera, umeekin ondo moldatzen da, ez da inoiz beraietaz aspertzen, beti jarraitzen du jolasean eta haiek egiten dituzten "maltzurkeri" guztiak jasan egiten ditu, kexatu barik.[4]

Esaten da beraien ahotsa politenetarikoa eta partikularrena dela. Beagleak zaunkalari "onenak" dira.

Record tristeena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beraien mantsotasuna, beraien izaera goxoa eta beraien tamaina perfektuaren ondorioz, txakur arraza hau esperimentu kosmetikoetarako erabiliak izan dira, laborategietan. Gutxi-gorabehera, gaur egun, urtero 100 milioi animalia esperimentuetan sartuta egoten dira.

Marrazki bizidunetako Snoopy pertsonaia beagle motakoa da. Charlie Brown pertsonaiarekin batera azaltzen zen Peanuts komiki tiraren barruan.

Beagle baten antza izan zuen lehendabizi, lau hanketan ibiltzen. Geroago, marrazki bizidunak zirenez, marrazki bizidun itxura gehiago lortu zuen. 1950ean argitaratu zen lehenengoz.

Txakur irekia da. Eginkizun guztietan da oso trebea, bere etxetxoaren gainean ametsetan dagoenetan behintzat. Izan ere, badauka bere etxetxoa, baina ez da sekula barruan sartzen, klaustrofobia dauka eta. Bere zaletasunik handiena golfean ibiltzea da, baita bere jabearen beisbol-taldean parte hartzea ere. Boloetan ibiltzen ere ikus dezakegu, edo mediku, abokatu, gidari, boy-scout... jantzita. Gailetak izugarri gustatzen zaizkio, kokozkoak izan ezik. Nobela-idazlea ere bada, baina ez da oso trebea ("Gaua zen, eta, hala ere, euria ari zuen...").

Snoopyren lagunik handiena Emilio txoria da, eta askotan azaltzen dira komikietan harekin hizketan. Bestalde, txakurtxo honek sekula ez du gogoratzen bere jabearen izena, eta "aurpegi biribila duen mutiko hori" edo "janaria ekartzen didan aurpegi biribildun mutiko hori" esaten dio. Alboko katuari ez dio beldurrik, baina errespetuz begiratzen dio. Komiki honen egilea Charles Schulz zen.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • PeloPicoPata aldizkaria
  1. Sarriugarte, Unai. (2021). «Txakurren usaimena, biodibertsitatearen galerari aurre egiteko alternatiba ezinhobea» El Correo (Noiz kontsultatua: 2022-09-04).
  2. Izaro, Aulestiarte Lete. (2010-06-06). «Txakurren nortasuna eta bizitza-luzera» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-04).
  3. Txakurrak eta jabeak, zentzuz baino gehiago | Consumer. 2013-03-20 (Noiz kontsultatua: 2022-09-04).
  4. Ondo konpontzen diren haurrak eta txakur-arrazak: “haurtzain” arrazen hamar adibide | Consumer. 2012-04-06 (Noiz kontsultatua: 2022-09-04).
  5. Nolako txakurra, halako jabea. (Ikaslearen liburua, 1A). Ikasbil - HABE - AEK.
  • Arnold, David; Arnold, Hazel (1998). A New Owner's Guide to Beagles. T.F.H. Publications, Inc. ISBN 0-7938-2785-X.
  • Blakey, Robert (1854). Shooting. George Routledge and Co.
  • Daglish, E. Fitch (1961). Beagles. London: Foyles. ISBN 0-7071-0631-1.
  • Fogle, Bruce (1990). The Dog's Mind. Howell Book House. ISBN 0-87605-513-7.
  • Jesse, George (1866). Researches into the History of the British Dog Volume II. London: Robert Hardwicke.
  • Jesse, Edward (1858). Anecdotes of Dogs. H. G. Bohn.
  • Kraeuter, Kristine (2001). Training Your Beagle. Barron's. ISBN 0-7641-1648-7.
  • Maxwell, William Hamilton (1833). The Field Book: Or, Sports and Pastimes of the United Kingdom. E. Wilson.
  • Mills, John (1845). The Sportsman's Library. W. Paterson.
  • Rackham, Oliver (2000). The History of the Countryside. Weidenfeld & Nicolson History. ISBN 1-84212-440-4.
  • Rice, Dan (2000). The Beagle Handbook. Barron's. ISBN 0-7641-1464-6.
  • Scott, John (1845). The Sportsman's Repository. Henry G. Bohn.
  • Smith, Steve (2002). The Encyclopedia of North American Sporting Dogs. Willow Creek Press. ISBN 1-57223-501-2.
  • Stonehenge (pseudonym of J. H. Walsh) (1856). Manual of British Rural Sports. London: G. Routledge and Co.
  • Xenophon (1897) [c. 380 BC]. On Hunting (Cynegeticus). Translated by Dakyns, H. G. Macmillan and Co. Archived from the original on 13 June 2007 – via eBooks@Adelaide).
  • Youatt, William (1852). The Dog. Blanchard and Lea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]