Beñat Auzki
Beñat Auzki | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Beñat Auzqui Etchepare | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Baiona, 1983ko abuztuaren 1a (41 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | orpokatzailea harroina |
Beñat Auzki Etxepare (Baiona, 1983ko abuztuaren 1a) lapurtar errugbilaria da, harroin eta orpokatzaile postuetan jokatzen duena. 2013-2017 bitartean, Top 14an aritu zen Bordeaux Bèglesekin, eta 2017-2018 bitartean Pro D2an FC Grenoblerekin.[1] 2010etik 2019ra, 39 partida jokatu zituen Espainiako selekzioarekin, eta 45 puntu lortu.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta Baionan jaio, Donibane Garazin hasi zen errugbian Beñat Auzki, 10 urte zituelarik. US Daxeko 21 urtez azpiko taldean jokatu ondoren, Peyrehoradek kontratatu zuen Fédérale 2 mailan aritzeko. 2009tik 2013ra, Fédérale 1ean jokatu zuen, US Tyrosse taldean.[3]
Garai hartan sortu zitzaion Espainiako selekzioarekin jokatzeko aukera, orduko XV del León-en aritzen zen Mattin anaiaren bitartez. 2010eko azaroaren 27an egin zuen debuta, Namibiaren kontra, Palma Mallorcakoan.[3] 2013an, Régis Sonnesek, Espainiako selekzionatzaile ohiak, Top 14ko Union Bordeaux Bèglesera eraman zuen; bertan sinatu zuen bere lehenbiziko kontratu profesionala.[4]
Bordelen lau denboraldi igaro eta gero, FC Grenoblek kontratatu zuen 2017an. Urte bat bakarrik eman zuen Isèreko klubean, 2018an US Tyrossera aldatu baitzen. 2019an errugbi profesionala uztekotan ibili bazen ere, azkenik US Daxera itzuli, eta hiru denboraldiz jokatu zuen bertan, Fédérale 1ean lehenbizikoan, eta Nationalen beste bietan.[1] 2019ko martxoan aritu zen azkeneko aldiz Espainiako selekzioan, Belgikaren aurka.[2]
Kirol profesionala 2022ko udan utzi arren, errugbia ez zuen erabat alboratu, eta Landetako Rion Morcenx talde amateurrera joan zen.[5]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009 – 2013: US Tyrosse
- 2013 – 2016: Union Bordeaux Bègles
- 2017 – 2018: FC Grenoble
- 2018 – 2019: US Tyrosse
- 2019 – 2022: US Dax
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]FC Grenoble
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Top 14ra igotzeko kanporaketa; irabazlea: 2018
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Benat Auzqui. itsrugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-7-15).
- ↑ a b Benat Auzqui Etchepare. espnscrum.com (Noiz kontsultatua: 2022-7-15).
- ↑ a b Corral, Iñigo. Beñat Auzqui, de profesión pilier. revista22.es (Noiz kontsultatua: 2022-7-15).
- ↑ Du côté des pros : Beñat Auzqui (Bordeaux-Bègles). rugbyamateur.fr (Noiz kontsultatua: 2022-7-15).
- ↑ Rugby Amateur. Un ex-joueur de Top 14 débarque en Fédérale 2, un autre en Fédérale 3. actu.fr (Noiz kontsultatua: 2022-7-15).