Baroziklonometro
Itxura
Baroziklonometroa zikloi tropikalak zein norabide duen eta toki jakin batetik zein distantziatara dagoen igartzeko erabiltzen den tresna da. Barometroak eta anemometro berezi batek osatzen dute. Barometroak distantzia igartzen du presioa neurtuz eta anemometroak, berriz, zikloiaren norabidea, haizeak nondik jotzen duen behatuz.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-03-07 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.