Edukira joan

Bandurria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bandurria
Deskribapena
MotaLaut eta necked lute (en) Itzuli
Hornbostel-Sachs sailkapena321.321
Hedadura

Bandurria[1] harizko musika tresna da, Espainian erabiltzen dena. Gitarraren antzekoa da, baina askoz ere txikiagoa, eta giderraren eta kaxaren elkargunean hura baino estuagoa. Antzina hiru soka besterik ez zituen eta gider leuna; hari ardatzik gabea zen. Gaur egun 12 hari ditu pareka jarrita; lehenengo seiak hestez eginak dira, eta hari-bilduak beste seiak. Giderrak metalezko 14 hari ardatz finko ditu. Oskol edo bufalo adar punta batez jotzen da; kontzertuetan hiru bandurriako taldeak izaten dira, herri musikan batez ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.