Edukira joan

Bandasko greba

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bandasko grebak 1966ko azaroaren 30etik hurrengo urteko maiatzaren 20ra arte iraun zuen, frankismo garaiko luzeena izanik.[1] Orduko "Laminaciones de Bandas en Frío Echévarri" enpresak 960 langile zituen eta produktibitate-sariak gutxitu eta lan-erritmoa handitu zizkietenean greba aldarrikatu zuten. 800 langile baino gehiagok itxialdi eta manifestaldietan parte egin zuten. Enpresak, berriz, greba-hausleak ekarri, mediku-estaldura kendu (mediko boluntariok ordezkatua) eta enpresarenak zen langileen bere etxeetatik kaleratzeko mehatxua egin zien. Elkartasuna Euskal Herri osotik zabaldu zen, baita Espainiara ere,[2] eta Eliza Katolikoa[3][4] eta unibertsitateko ikasleek protestan parte hartu zuten. Langile Komisioek greba babestu zuten, zenbait etakideen laguntza ere izanik.[5]

1967ko apirilaren 4an izugarrizko manifestaldia egin zuten Bilbon, beste enpresen elkartasuna zuena. Francok, egoera esku artetik ihes egiten ari ziolakoan, salbuespen egoera dekretatu zuen.[6] Grebalariak atxilotu eta erbesteratu ondoren, maiatzaren 20an langile-batzordeak greba bertan behera utzi zuten. Langileek enpresari berriro hartzeko eskaera egin behar izan zioten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.