Balbino
Balbino | |||||
---|---|---|---|---|---|
238ko apirilaren 22a - 238ko uztailaren 29a - Gordiano III.a ⊟
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | 178 | ||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||
Heriotza | Erroma, 238ko uztailaren 29a (59/60 urte) | ||||
Heriotza modua | giza hilketa | ||||
Familia | |||||
Aita | Caelius Calvinus | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Antzinako Erromako erlijioa | ||||
Balbino (latinez: Decius Caelius Calvinus Balbinus; c. 165 - † 238ko uztailaren 29an), Pupienorekin batera, erromatar enperadorea izan zen, apirilaren 22tik hil zen arte. Senatuak hautatu zituen, Gordiano I.a eta Gordiano II.a Maximino Traxen aldeko Numidia probintziako gobernariak hil ostean.
Maximino Erromara zihoazenez, Pupienok aurre egitera atera zitzaion. Balbino Erroman geratu zen. Pupienok arrakasta bazuen ere (Maximino garaitu zuen), Balbinok ezin izan zuen hiri kontrolpean eduki, non matxinadak noiznahi sortzen ziren. Erromatarrak lasaitzearren, Gordiano III.ari Zesar titulua eman zioten. Pupieno ailegatutakoan, egoera nolabait baretu zen, baina egonezinak jarraitu zuen.
Bi enperadoreen arteko harremana ez zen batere estua. Elkarri beldur zioten. Pupienok partiarren kontra eta Balbino karpiarren aurka borrokatzen ari baziren ere, elkarren kontra ere egiten zuten. Uztailaren 29an, Pretoriar Guardiak parte hartzea erabaki zuen. Enperadoreen ika-mika moztu eta biak hil zituen. Egun berean Gordiano III.a hautatu zuten enperadore.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balbino |