Baiona-Lizeo-Biarritz tranbia
Appearance
Baiona-Lizeo-Biarritz tranbia (BLB) 1888 eta 1948 artean Lapurdin ibili zen garraiobidea izan zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Édouard Empain baroiak jada 1879an proiektu bat sortu arren, kudeaketa Baionako Udalak lortu zuen. Honek 1884an Ruiz, Salvador, S'Hermann eta Labedan jaunei utzi zien. 1885eko urriaren 31n, Frantziako Gobernuak herri-onura dekretatu zuen[1]. Hauek Compagnie des chemins de fer à voie étroite du Midi (CFVEM) izeneko konpainia sortu zuten, 1898an Compagnie du chemin de fer de Pau-Oloron-Mauléon et du tramway de Bayonne à Biarritz bilakatu zena. 1914an linea elektrifikatu zuten. 1948ko urriaren 1ean azken bidaia egin zuen.
Lineak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Baiona (Baionako geltokia) - Saint Léon - Biarritz (Biarritzeko kasinoa): 8,5 km, 1888ko urriaren 18tik 1948ko abuztuaren 3ra iraun zuena[2].
- Saint Léon - Marracqeko lizeoa : 1,5 km, 1888ko urriaren 18an irekia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «1885eko urriaren 30eko dekretua, Baiona eta Biarritz artean, Saint-Jean-d 'Anglet-en bidez, Tramwayko linea bat ezartzea onura publikokoa dela deklaratzen duena Marracqeko lizeoan (karga-koadernoarekin eta atzeraeraginezko hitzarmenarekin).» Bulletin des Lois (992): 78-95. 1896-2-20.
- ↑ Jean Robert. (1974). Histoire des transports dans les villes de France. Éditions de l'auteur, 518-521 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |