Baidicheng
Baidi edo Baidicheng (txinera sinplifikatuz: 白帝城), literalki "Enperadore zuriaren tenplua", Txinako Herri Errepublikako Chongqing udal-probintzian dagoen tenplu multzoa da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baidicheng tenplu multzoa Chongqingeko Fengjie konderriko hiriburutik bederatzi kilometrora dago, Yangtze ibaiaren ondoko mendixka batean. Inguruko herritarren esanetan, tenpluaren izenaren jatorria "Enperadore zuriaren tenplua", antzina inguruan egon ohi zen laino zuriarekin du zerikusia.
2006tik Baidicheng, Txinako gobernuak babestutako herrialdeko monumentuetako bat da. Tenpluaren behealdeko eraikinak urpean geratu dira Hiru Arroiletako urtegia eraikitzearen ondorioz, eta mendian gora berreraiki behar izan zituzten. Urtegia eraiki zenetik, Baidicheng, uharte batean dago.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |