Bóveda (Gaubea)
Bóveda | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gaubea |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°54′24″N 3°12′17″W / 42.90665°N 3.20475°W |
Garaiera | 691 m |
Bóveda[1] Arabako mendebaldeko Gaubea udalerria osatzen duten herrietako bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ebro ibaitik Urduñara bidean Losa haranera jeisten zen galtzada erromatarrean kokaturiko herria da[2]. Herriaren aurreneko aipamena 1175. urteko agiri batean aurkitzen da[3].
XIV. mendean Don Nuño Bizkaiko Jaunaren menpeko lurraldea zen eta ondoren Belasko eta Salazar familien esku egon zen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errepide herri bat izanik herri luzea da Bóveda. Omecillo ibaiak bi mendizerraren arteko harana zeharkatzen du. Herrigune konpaktua badu ere etxeak elkarrengandik bereizita kokaturik daude.
Fosilak aurkitzeko ingurune aproposa da, ammoniteak bereziki ugariak dira.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bóvedako biztanleria |
---|
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Bizente martiriaren eliza: Gurutze latindarraren itxurako oinarria du, egituraz barrokoa da eta atarian puntu erdiko hiru arku ditu. Aldare nagusia neoklasikoa da eta sagrarioko erliebeak zaharragoak dira. Kanpandorrearen oinarria laukia da eta gora egin ahala diametroa txikitzen da atal bakoitzean. Piramide itxurako muturra du eta gainean linterna bat[4].
- San Joan baseliza
- Iturriak, garbitegiak eta askak. Bi eraikin aurkitzen dira errepidearen ertzean eta funtzio hirukoitza dute, herritarrak urez hornitzea, erropak garbitzeko tokia eta animalientzako aska.
- Fosilen etxea: Fosil ugari agertzen ditu aurrealdean eta horregatik deitzen diote "Fosilen etxea". Koralak, ammoniteak, gasteropodoak eta bibalboak ageri dira apaigarri gisa[5]. Neithea izeneko nekazal etxeak ere bibalbo fosil baten izena hartzen du, Bóveda inguruan nahiko ugaria dena[6].
- Ribotako menhirra. 1175eko agirian aipatzen da[7].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren izendegia.
- ↑ (Gaztelaniaz) «BÓVEDA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-17).
- ↑ «www.turismorural.com, Información Turística de Valdegovía, Alava, España. Turismo Rural y Ecoturismo» www.turismorural.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-17).
- ↑ Garamendi, Gaizka. «Iglesia de San Vicente de Bóveda, Valdegovía (Álava)» www.3digitala.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-17).
- ↑ Pangea, Made In. (2019-08-01). «Made in Pangea: La Casa de los Fósiles.» Made in Pangea (Noiz kontsultatua: 2020-08-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Neithea Puelles | Casa Rural en Boveda (Álava)» zonasrurales.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-17).
- ↑ «Bóveda - Ayuntamiento de Valdegovía - Gaubeako Udala» www.valdegovia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-17).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaubeako herriak | ||
---|---|---|
Acebedo • Astúlez • Bachicabo • Barrio • Basabe • Bóveda • Corro • Espejo • Fresneda • Ginea • Gurendes • Karanka • Karkamu • Mioma • Nograro • Osma • Pinedo • Quejo • Quintanilla • Tobillas • Tuesta • Uribarri Gaubea • Valderejo (Lahoz, Lalastra, Ribera, Villamardones) • Valluerca • Villamaderne (Bellojín) • Villanañe |