Azur eta Asmar
Azur eta Asmar | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2006 |
Izenburua | Azur et Asmar |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa Arabiera klasikoa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia, Italia eta Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma, abenturazko filma eta haurrentzako filma |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Michel Ocelot |
Gidoigilea(k) | Michel Ocelot |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Nord-Ouest Films (en) |
Aurrekontua | 9.470.000 Euro |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gabriel Yared |
Azur & Asmar marrazki bizidunetako film luzea da. Michel Ocelotek 2006an zuzendu zuen. 99 minutu ditu eta Frantzia, Belgika, Italia eta Espainia arteko kolaborazioaren fruitua da. Argumentua mundu arabieran kokatzen da, "Mila gau eta bat gehiago" ipuinen antzera. Horregatik arabierarako moldaketa egin zen. Filmearen euskarazko bertsioa 2007an agertu zen. Gai nagusia tolerantzia eta desberdinen arteko bizikidetza da. Filma ordenagailuaren bidez egin zen. Izen bereko bideojokua 2006an kaleratu zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak esnez anaiak diren bi mutilen istorioa kontatzen du. Azur etxeko nagusiaren semea da; zuria eta hile horikoa da. Asmar, bestetik, inude baten semea da, beltzarana eta begi ilunekoa. Biak elkarrekin hazi eta bizi ziren, anaiak izango balira bezala baina patuak hurrundu egin zituen eta biak, norbera bere aldetik, Djinsko maitagarriaren bila joango dira, ondorioz lehiakideak bihurtuta. Istorioa Erdi Aroan kokatzen da.[1]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Michel Ocelot, Azur & Asmar, Paris, Natham, 2006, 71. Euskarazko edizioa: Madril: SM, 2007.(ISBN 978-84-675-1560-2)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |