Azawadeko Mugimenduen Koordinazioa
Itxura
Azawadeko Mugimenduen Koordinazioa (CMA) (frantsesez: Coordination des mouvements de l'Azawad) Azawadeko talde matxinoak biltzen dituen blokea da. 2014ko udan eratu zen, Mali iparraldeko gatazkaren garaian. Honako talde hauek osatzen dute[1]:
- Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimendua (MNLA)
- Azawaden Batasunerako Kontseilu Gorena (HCUA)
- Azawadeko Mugimendu Arabiarraren (MAA) adar bat
- Azawaden aldeko Herri Koalizioa (CPA)
- Mugimenduen Koordinazioa eta Erresistentziako Fronte Abertzalea (CM-FPR2)
- Azawadeko Herri Frontea (FPA), 2014ko azaroaren 29an CMA-tik atera zena[2]
CMA zuzentzen ari zela, Sidi Brahim Ould Sidatt Bamakon hil zuten 2021eko apirilaren 13an
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mali: signature de l'accord de paix, sans les principaux groupes rebelles. rfi.fr (Noiz kontsultatua: 2016-11-22).
- ↑ Mali: Démission du FPA de la coordination des Mouvements de l’Azawad: Le MNLA plus que jamais seul. maliactu.net (Noiz kontsultatua: 2016-11-22).