Ayutthayako Erresuma
Ayutthayako Erresuma อาณาจักรอยุธยา | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1351 – 1767 | |||||||||||
Monarkia absolutua | |||||||||||
| |||||||||||
Eskualdea 1540 inguruan | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Ayutthaya (1351–1463) Phitsanulok (1463–1488) | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | Suphanburi dialektoa | ||||||||||
Erlijioa | Theravada Budismoa (gehiengoa) | ||||||||||
Historia | |||||||||||
|
Ayutthayako Erresuma (thailandieraz: อาณาจักรอยุธยา) siamdar erresuma izan zen, 1351 eta 1767 artean iraun zuena. Ayutthaya atzerritar merkatarientzako leku aproposa izan zen, hasieran txinatar, vietnamdar, portugaldar, indiar, japoniar, korear eta persiarrentzat eta, geroago, espainiar, herbeheretar, ingeles eta frantziarrentzat. Hauek Ayutthaya hiriburuko harresietatik gertu bere herrixkak sortu zituzten.
XVI. mendean, atzerritar merkatari hauen esanetan, Ekialdeko hiririk handienetariko eta aberatsenetariko bat izan zen. Narai erregearen (1656–1688) Gorteak lotura estuak zituen Luis XIV.a Frantziakoarenarekin eta, honen enbaxadoreen esanetan, Ayutthaya hiriak Parisaren antzeko tamaina zuen.
1550 inguruan, Erresumak zenbait hiri-estatu basailu zituen Malaysiako penintsulan, Sukhothain, Lan Nan, Birmanian eta Kanbodian.[1] Hedapen honi esker, historiografian garai honi batzuetan "Ayutthayar Inperioa" diete.
Atzerritar kroniketan, Ayutthayari Siam zioten, baina bertokoek bere buruei Tai eta bere erresumari Krung Tai (thailandieraz: กรุงไท) edo 'Tai herria' (กรุงไท) zieten.
Ayutthaya leinuko errege-erreginen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ramathibodi I.a (lehen Uthong printzea) 1350-1369
- Ramesuan 1369-1370 (kargua utzi zuen)
- Boromma Ratchathirat I.a erregea (Pangua) 1370-1388
- Thong Lun printzea 1388
- Ramesuan erregea 1388-1395 (bigarren erreinaldia)
- Rama Ratchathirat 1395-1409
- Nakarinthara Thirat erregea (Inthararatcha I.a) 1409-1424
- Boromma Ratchathirat II.a erregea (Samphraya) 1424-1448
- Boromtrailokanat 1448-1488
- Boromma Ratchathirat III.a (Inthararatcha II.a) 1488-1491
- Ramathibodi II.a (1491-1529)
- Boromma Ratchathirat IV.a 1529-1533
- Ratsadatiratkumar printzea 1533
- Chaiya Ratchathirat erregea 1534-1546
- Kaeofa printzea (edo Yotfa) (erregekidea 1546-1548)
- Worawong erregea 1548
- Chakrapat erregea (1548-1568) eta Suriyothai erregina (d.1548)
- Mahintharathirat 1568-1569
- Sanpet I.a (Maha Tammaratchathirat printzea) 1569-1590
- Naresuan Nagusia (Sanpet II.a) 1590-1605
- Sanpet III.a (Ekkatotsarot)1605-1610
- Sanpet IV.a (Si Saowapak printzea) 1610-1611
- Boromma Ratcha I.a erregea (Songtham) 1611-1628
- Boromma Ratcha II.a (Chetthathirat printzea) 1628-1629
- Atitthayawong erregea 1629
- Sanpet V.a erregea (Prasat Thong) 1630-1655
- Sanpet VI.a erregea (Chai(Chao Fa Yai)) 1655
- Sanpet IV.a erregea (Si Suthammarat) 1655
- Narai Nagusia 1656-1688
- Petratcha erregea 1688-1703
- Sanpet VIII.a erregea (Suriyentharathibodi, Luang Sorasak edo Phrachao Sua ('Errege Tigrea')) 1703-1709
- Sanpet IX.a erregea (Phuminthararatcha edo Tai-sra) 1709-1733
- Boromarachathirat III.a erregea (Boromma Kot) 1733-1758
- Boromaratchathirat IV.a (Utompon) 1758
- Boromaratcha V.a erregea (Suriamarin edo Ekkathat) 1758-1767
Aztarnategi arkeologiko nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena | Irudia | Eraikitze data |
Eraikitzailea(k) |
---|---|---|---|
Wat Chai Watthanaram | 1630 | Prasat Thong erregea | |
Wat Mahathat | 1374 | Borommarachathirat I.a erregea | |
Wat Phanan Choeng | 1324 | ||
Wat Phra Si Sanphet | 1350 | Ramathibodi I.a erregea | |
Wat Ratchaburana | 1424 | Borommarachathirat II.a erregea | |
Wat Lokaya Sutharam | 1452 | Intharacha erregea | |
Wat Phra Ram | 1369 | Ramesuan erregea | |
Wat Phutthaisawan | Ayutthaya sortu baino lehen. | Ramathibodi I.a erregea | |
Wat Thammikarat | Ayutthaya sortu baino lehen. | Lavoko erregea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Hooker, Virginia Matheson. (2003). A Short History of Malaysia: Linking East and West. St Leonards, New South Wales, AU: Allen & Unwin, 72 or. ISBN 1-86448-955-3..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Thailandiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |