Avignoneko Aitasantutzaldia
Avignoneko Aitasantutzaldia kristautasunaren historian 1309etik 1377ra doan tarteari deritzo. Epe horretan zazpi aita santuk bere egoitza Avignonen ezarri zuten (gaur egungo Frantzia):
- Klemente V.a: 1305–1314
- Joan XXII.a: 1316–1334
- Benedikto XII.a: 1334–1342
- Klemente VI.a: 1342–1352
- Inozentzio VI.a: 1352–1362
- Urbano V.a: 1362–1370
- Gregorio XI.a: 1370–1378
1378an Gregorio XI.ak berriro egoitza Erromara mugitu zuen eta han hil zen. Hurrengo hautaketen inguruko eztabaida bat dela eta, kardinal batzuek euren egoitza Avignonen mantendu zuten, eta bi antipapa hautatu zituzten:
- Klemente VII.a: 1378–1394
- Benedikto XIII.a: 1394–1423 (Avignonetik kanporatua 1403an)
1378tik 1417ra arteko epea nahiko korapilotsua da eta historialariek Mendebaldeko Zisma gisa izendatu dute. Antipapa ugari egon ziren eta fakzio ugari sortu ziren Eliza Katolikoaren barruan, zuten leialtasunaren arabera. Konstantzako Kontzilioak egoera konpondu zuen 1417an.
Aita Santuen Lurraldea (gaur egun Vatikano Hiria) handia zen garaiotan, eta Avignonez gain Venaissineko konderria ere hartzen zuen bere barruan. Frantziar Iraultza gertatu ondoren, 1791an, Frantziako lurrak izatera igaro ziren.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebaldeko Zismako aita santuak |
---|