Edukira joan

Avellino

Koordenatuak: 40°54′55″N 14°47′23″E / 40.9153°N 14.7897°E / 40.9153; 14.7897
Wikipedia, Entziklopedia askea
Avellino
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Campania
ProbintziaAvellinoko probintzia
Izen ofizialaAvellino
Posta kodea83100
ISTAT kodea064008
HerriburuaAvellino (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak40°54′55″N 14°47′23″E / 40.9153°N 14.7897°E / 40.9153; 14.7897
Map
Azalera30,55 km²
Altuera348 m
MugakideakAiello del Sabato, Capriglia Irpina, Contrada, Mercogliano, Montefredane, Summonte, Atripalda, Cesinali, Grottolella, Monteforte Irpino, Ospedaletto d'Alpinolo eta Manocalzati
Demografia
Biztanleria52.198 (2023ko urtarrilaren 1a)
−1.710 (2019)
Dentsitatea1.709 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0825
Ordu eremuaUTC 01:00, Europa Erdialdeko Ordua eta UTC 02:00
Katastro kodeaA509
Sailkapen sismikoa2 (Ertaina)
MatrikulaAV
comune.avellino.it

Avellino (avelˈliːno ahoskatua) Italiako hiri bat da, Campania eskualdekoa; izen bereko probintziako hiriburua da. Napolitik 42 km ekialderantz dago.

Avellinok honako udalerri hauekin egiten du muga:

Aiello del Sabato
Capriglia Irpina
Contrada
Mercogliano
Montefredane
Summonte
Atripalda
Cesinali
Grottolella
Monteforte Irpino
Ospedaletto d'Alpinolo
Manocalzati

Abellinum hiriaren gune zaharra Atripalda herritik hurbil sortu zuten, gaur egungo Avellinotik 4 km-ra. Samniotarrena zela, erromatarrek eskuratu zuten herria K.a. 293. urtean, Samnioko Hirugarren Gerratean. Erromatarren esku zegoela, izena behin baino gehiagotan aldatu zioten: Veneria, Livia, Augusta, Alexandriana eta Abellinatium.

K.a. 89. urtean Silak hainbat lurralde eta herri hartu zituen, hala nola Ponpeia, Ercolano, Stabia, Eclano, Abella eta Abellinum. Artean Abellinum ez zen hiria, baina Silaren soldaduek eraiki zuten hirigunea.

  • Selachoidei Museoa (Marrazoen Museoa)
  • Probintziako Irpino Museo Arkeologikoa
  • Arte Museoa
  • Elizbarrutiko Museoa
  • Ornogabeen Zoologia Museoa
  • Probintziako Pinakoteka

Irudi-galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]