Edukira joan

Auxokromo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kimika organikoan auxokromoa kromoforo bati lotutako funtzio-taldea da zeinek kromoforoaren argia xurgatzeko gaitasuna aldatzen duen, uhin-luzera edo xurgapenaren intentsitatea aldatuz[1].

Adibidez, bentzenoa kolorgea, ez baitu kromofororik; baina nitrobentzenoak kolore hori zurbila du, kromoforo gisa jarduten duen nitro talde bat dagoelako (–NO2). Aitzitik, p-hidroxinitrobentzenoak kolore hori bizia du, hidroxilo taldeak (−OH) auxokromo gisa jokatzen duelako.

Auxokromoak azidoak edo basikoak izan daitezke.

Azidoak: −COOH, −OH, −SO3H

Basikoa: −NH2, −NHR, −NR2

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Auxokromo. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]