Auvernia
Auvernia | ||
---|---|---|
Geografia | ||
Hiriburua | Clermont-Ferrand , parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa | |
Azalera | 26.013 | |
Administrazioa | ||
Demografia | ||
Bestelako informazioa |
Auvernia[1][2] (okzitanieraz: Auvèrnhe, Auvèrnha; frantsesez: Auvergne) Frantziako erdialdean eta barnealdean dagoen eskualdea zen, Okzitania ere osatzen duena. 2016tik Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdeko zati da.
Lau departamenduk osatzen dute, 2006an 1.335.938 biztanle zituen eta hiriburua Clermont-Ferranden dago.
Bestela, Erdialdeko Mendigunea eskualde honetan zabaltzen da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Massif Centralaren erdian, era askotako erliebeak ageri dira Auvernia zaharrean: mendi altuago (Velay, Mezenc, Gerbier; Cantal, Dore) nahiz baxuagoen (Limagne, Bourbonnais) tartean haran hertsiak eta ordokiak. Miozenoan izandako erupzio bolkaniko indartsuek egituraturiko lurralde nahiko higatua da. Jatorri bolkanikoko aintzirak daude: (Aydat, Chambon, Pavin).
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atlantiko eta kontinentalaren artekoa, orografiaren araberako klima da nagusi Auvernia lurraldean. Limagne idorraren ondoan (500–700 mm), Auvernia eta Forez aldeko mendialdeetako klima euritsuagoa da (1000–1500 mm). 700 m-ko altueratik gora, negu gogorra izan ohi da.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Erdialdea eta Borgoina, hegoaldean Midi-Pyrénées eta Languedoc-Roussillon, ekialdean Rhône-Alpeak eta mendebaldean Limousin eskualde mugakideak ditu gaur egun.
Departamenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Allier (03): 344.721 biztanle 1999an.
- Cantal (15): 150.778 bz.
- Loira Garaia (43): 209.113 bz.
- Puy-de-Dôme (63): 604.266 bz.
Udalerri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esan bezala, Clermont-Ferrand (138.992 biztanle 2006an) Auverniako hiriburua eta hiri nagusia da. Halaber, eskualdeko beste prefekturak Aurillac (29.477 bz.), Moulins (20.599 bz.) eta Le Puy-en-Velay (19.321 bz) dira. Azkenik, beste udalerri aipagarrien artean Vichy (26.555 bz) dugu.
Biztanleria eta ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emigrazio lurraldea, XX. mendean biztanleriaren % 15-20 galdu du Auverniak (1.558.000 biztanle. 1886an, 1.247.000 1927an), Clermont-Ferrand bezalako hiria neurri handian handitu den arren (37.000 biztanle. 1872an, 112.000 1927an). Ordokiak jendetsu izanagatik, mendialdeko biztanleria izugarri murriztu da (1954tik aurrera, % 4 gutxiago urtero). Nekazaritza tradizionalak etengabeko krisia izan du, ustiakuntza modernoak bideratu diren arte. Nekazaritza eta abeltzaintzako langileria % 26,4 da (% 42 1954an). Industrian % 26,3: burdingintza eta industria tradizionalak (ehun, jantzi, larrukiak) atzera ari diren neurrian, mekanika eta elektrizitate, automobilak eta hegazkingintza garatu dira azkenaldi honetan. Zerbitzuak (% 37,1), turismoak eta merkataritzak osatzen dituzte nagusiki. Michelinek lehen mailako industria hiria bihurtu du Clermont-Ferrand.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auverniar galiarren (Vercingetorix) lurraldea izan zen. Akitaniako lurraldea izan zen IV. mendetik aurrera. Akitaniarren mendeko konderri bihurturik (979), ingelesen mendean egon zen aurrerantzean. 1115etik aurrera, bitan banatu zuten Auvernia: Auverniako Dofinerria eta Auverniako Konderria. Azken hau bitan banatu zen San Luis erregearen garaian: lehena dukerri bihurtu zen 1360an eta Frantziako koroaren esku geratu zen 1531. urtean; bigarrena La Tour d´Auvergne etxekoen mende geratu zen eta 1610. urtean igaro zen Frantziako koroara. Luis XIV.a erregeak Les Grands Jours d´Auvergne auzi-epaia antolatu zuen Clermont hirian (1665-1666), La Fronde delako altxamenduaren ondoren, bertako jaunek erakutsitako tirano portaera epaitzeko.
Hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auvernia okzitaniera, franko-provenzera eta, iparralderago, langue d´oil hizkuntzen arteko bidegurutzean aurkitzen da (Clermont-Ferrand hiriko jatorrizko hizkuntza okzitaniera izanik, Montluçon nahiz Vichykoa adibidez frantsesa edo franko-proventzera da. Auvernierak, Auvernian hitz egiten den okzitanierak, okzitanieraren patu berbera izan du: patois bihurturik, frantsesa nagusitu da bazter guztietan.
Auverniar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Blaise Pascal (1623-1662), matematikari eta fisikaria.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Auverniako eskualdearen webgune ofiziala
Okzitaniako eskualde historikoak | ||
---|---|---|
Auvernia • Bearno • Borboierria • Dofinerria • Gaskoinia (horren barruan: Armagnac, Bigorra eta Arango harana) • Guiena (horren barruan: Agenais, Quercy, Périgord eta Rouergue) • Limousin (horren barruan Limousingo leinua) • Languedoc (horren barruan: Foix Herria eta Fenolhedés) • Monako • Okzitaniako haranak • Nizar herria • Proventza (horren barruan: Comtat Venaissin) • Velai (antzinean Languedoc-en) • Vivarés (antzinean Languedoc-en) La Gàrdiako barrendegia |
Frantziako eskualde historikoak | ||
---|---|---|
Alsazia • Angoumois • Anjou • Artois • Aunis • Auvernia • Beaujolais • Berry • Bearno • Borboierria • Borgoina • Bretainia • Champagne • Comtat Venaissin • Dofinerria • Flandriako konderria • Foix • Forez • Franche-Comté • Gaskoinia • Guiena • Frantziako Uhartea • Hainauteko konderria • Korsika • Languedoc • Landau • Limousin • Lorrena • Lyonerria • Maine • Marche • Nafarroa Beherea • Nivernais • Normandia • Orleanerria • Pertxe • Pikardia • Poitou • Proventza • Roussillon • Saintonge • Turena • Trois-Évêchés |