Autodefinitu
Autodefinitua definizioetan oinarrituz beraien artean gurutzatuta dauden hitzak osatzean datzan denborapasa da. Gurutzegramaren antzekoa da, baina kasu honetan definizioak bete beharreko gelaxken artean aurki ditzakegu, eta ez kanpoan. Autodefinitu bat gelaxkez osatutako txantiloi bat da, gelaxka hauetako batzuk hutsuneentzako eta beste batzuk definizioentzako direlarik. Definizioak dituzten gelaxketan bi definizio egon daitezke; horizontala eta bertikala. Definizio horizontalaren emaitza gelaxka horretatik eskuinera dauden hutsuneetan bete behar da, eta definizio bertikalaren emaitza, ordea, gelaxka horretatik behera daudenetan.
Aldaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohiko autodefinituetan gelaxka bakoitzari letra bakarra dagokio, eta gaia orokorra izaten da. Badaude, ordea, berezitasunak dituzten aldaerak ere:
- Autodefinitu silabikoa: Autodefinitu hauetako gelaxka bakoitzari silaba bat dagokio.
- Autodefinitu tematikoa: Gai konkretu batekin zerikusia duten hitz batzuk izaten dituzte hauek. Hitz hauek hartzen dituzten lekuetan izartxo bat egoten da adibidez, definizioa beharrean.