August Krogh
Schack August Steenberg Krogh (Grenå, 1874ko azaroaren 15a - Kopenhage, 1949ko irailaren 13a) daniar fisiologoa izan zen. 1920ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen hodi kapilaren fisiologiaren aurkikuntzagatik.
Medikuntza ikasi zuen Kopenhageko Unibertsitatean eta aitzindaria izan zen fisiologia konparatuan. Espirometroa bezalako tresna zientifikoen asmatzailea izan zen. Ondoren, Unibertsitateko irakasle izendatu zuten, eta animalien fisiologiako laborategia zuzendu zuen. August eta Maria emazteak intsulina Danimarkan sartu zuten.
George de Hevesy eta Niels Bohrrekin batera, mintzak ur astunarekiko eta isotopo erradioaktiboekiko iragazkortasunari buruz lan egin zuen eta Danimarkako lehen ziklotroia eraiki zuten.
Ezaguna da Kroghen printzipioa garatzeagatik.
Medikuntzan egindako ekarpenez gain, Novo Nordisk farmazia-konpainiaren sortzaileetako bat izan zen.