Atetz
Atetz | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Beuntzako eliza | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Ultzamaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Atetz | ||
Alkatea | Paula Ibero Baraibar (EH Bildu) | ||
Posta kodea | 31867 | ||
INE kodea | 31040 | ||
Herritarra | ateztar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°56′22″N 1°42′35″W / 42.939444444444°N 1.7097222222222°W | ||
Azalera | 17,1 km² | ||
Garaiera | 572 metro | ||
Distantzia | 19 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 214 (2023: 2) | ||
Dentsitatea | 1,25 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 22,69 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 75 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 10,97 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 29,70 (2018: %3,01) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.atez.es/ |
Atetz[4] ([atets̻]) Nafarroa Garaiko udalerria da, Iruñeko merindadekoa. Iruñetik 19 kilometrora dago. 26,40 kilometro koadroko eremua du eta 218 biztanle zituen 2014ko erroldaren arabera.
Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor bilketa, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz, Iruñeko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atetz Iruñeko merindadearen iparraldean dago. Ultzamarekin du muga iparraldean, Imotzekin mendebaldean, Txulapainekin hegoaldean, eta Odietarekin ekialdean.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klima azpiatlantiar motakoa da, baina ohikoa baino hezeagoa (1.600mm baino euri gehiago batzen da urte batean, batez beste). Tenperaturak 8 eta 10 gradu bitartekoak dira, uda epelak eta neguak hotzak. Urteko egun euritsuak 120-140 dira.
Udalerriko jatorrizko zuhaitzak haritzak eta pagoak ziren. Haritzak herrigunean eta behealdeko ibarretan zeuden, eta gunerik menditsuenetan, pagoak. Gizakiaren eragina dela eta, asko gutxitu zen zuhaitz horien azalera, eta gaur egun, ugariagoak dira birlandaturiko pinu lariziarrak (Pinus nigra) eta alertzeak.
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerria sei herrik osatzen dute: Aroztegi, Beuntza, Beratsain, Eguarats, Eritze eta Zigandak, eta 5 etxalde ere ditu: Amalain (1857ko errolda arte udala izan zuena), Beuntzalarrea, Egillor, Hiriberri eta Labaso.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atetzeko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,67 (Nafarroa Garaiko batezbestekoaren azpitik).
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007an Hemengoak herri ekimeneko Miren Egozkue Goldaratz atera zen Atezko alkate lau zinegotzirekin. Atezko Herriak zinegotzi bakarra lortu zuen. 4 boto zuri izan ziren (botoen %2,25). Abstentzioa $,26koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Miren Egozkue Goldaratz (Hemengoak) | 92 | Bai |
Jose Miguel Lopez Lista (Hemengoak) | 89 | Bai |
Jose Aginaga Aldaregia (Hemengoak) | 88 | Bai |
Gurutze Santxo Gaskue (Atezko Herria) | 83 | Bai |
Maria Carmen Ziganda Ibarrola (Hemengoak) | 79 | Bai |
2011n hiru zerrenda aurkeztu ziren eta egoera aldatu egin zen: Atezko Herriak 4 zinegotzi, Hemengoak zerrendak bakarra eta Agrupación Independiente Valle de Atez izenekoak bat ere ez.
Alkateen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007-2011 | Miren Egozkue Goldaratz | Hemengoak |
2011-2015 | Francisco Javier Nuin Ibero | Atezko Herria |
2015-2019 | Ezequiel Martin Muxika | EH Bildu |
Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- HELBIDEA: San Migel Kalea, 1 (Eritze kontzejua)
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Atetz eremu mistoko udalerria zen. 2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu euskaldunera pasatzea erabaki zuen, udal horren eskaerari jarraituz. Horren ondorioz, herria eremu mistotik eremu euskaldunera pasatu zen.[9]
Atetzeko euskara[10] Erdiguneko Nafarreraren[11] parte da, zehatzago, Ultzamako euskara[12] da bertan hitz egiten den euskara.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ «Erbiti Ibarrola, Ignacia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
- ↑ «Irurita Ibarrola, Roman - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
- ↑ «Euskara gutxi Atetz aldean - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
- ↑ «Nafarroako 44 herri eremu mistora igaro dira» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
- ↑ «Atetz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
- ↑ «Erdigunekoa (N) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
- ↑ «Ultzamakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. L, Iruñea, 1998. ISBN 84-235-1138-3
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Atezi buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- San Migel kalearen ikuspegia Google Street View-n.
Atezko herriak | ||
---|---|---|
Kontzejuak: Aroztegi · Beratsain · Beuntza · Eguarats · Eritzegoiti · Ziganda
|
Ultzamaldeko udalerri aurkibidea | ||
---|---|---|
Anue • Atetz • Basaburua • Ezkabarte • Imotz • Lantz • Odieta • Olaibar • Ultzama |