Edukira joan

Atetosi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Atetosi
Deskribapena
Motamovement disorders (en) Itzuli
involuntary movement (en) Itzuli
Espezialitateaneurologia
Identifikatzaileak
GNS-10R25.8
GNS-9781.0
DiseasesDB16662
MeSHD001264

Atetosia nahasmendu neuromuskularra da, gorputz-adarren (batez ere, hatz eta eskuen) etengabeko eta nahi gabeko mugimendu motel eta bitxiekin agertzen dena.[1] Atetosia garuneko paralisi kasuen % 25ean gertatzen den sintoma da. Sistema estrapiramidaleko lesioak dira, mugimendu geldo, nahigabeko, kontrolik gabeko eta objekturik gabeko mugimenduetan agertzen direnak. Ahoko muskuluak kaltetuta daudenez, atetosikoek hizkuntzaren nahasmenduak dituzte, baina kontzeptuen eratzaile onak dira, eta haien adimenak ez du garuneko paralisiaren beste azpimota batzuek (zurruntasuna edo espazititatea, adibidez) bezain erasan.

Atetosia estrogenoekiko erreakzio anormal bat bezala gerta daiteke, tamoxifenoarekin edo beste antiestrogeno batzuekin kontrola badaitezke ere; ez daude ondo onartuta, tamoxifenoak folikuluak sortzen dituelako, eta folikulu horiek, aldi berean, estrogeno gehiago sortzen dituzte, depresioa eragiteaz gain. Antidepresiboek koadro atetosikoak eta korea-koadroak handitzea eragiten dute. Adibidez: bupropion klorhidratoak koadro atetosikoak handitzen ditu eta zitalopramak korea-koadroak handitzen ditu; fenilalanina ere, prestakin magistral gisa, koadro horien astungarria izan da. Gai horiei buruzko informaziorik ez dagoenez, ohiz kanpoko mugimenduetako adituekin kontsultatzea gomendatzen dizugu, ez baita garuneko paralisia atetosia edo korea eragiten duen gaixotasun neurologiko bakarra.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Mendekotasuna Hiztegia] [2017]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.