Edukira joan

Atari:Hezkuntza/Unibertsitatea/Wikidata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lantzeko laguntza eskatu
Lehen hezkuntza
Bigarren hezkuntza
Unibertsitatea
Tresna interesgarriak

Wikidata elkarlanean sortutako datu-base eleanitz bat da, Wikimedia Fundazioak kudeatua. Wikidataren xedea da iturri bateratu bat eskaintzea zenbait datutarako (adibidez, pertsonen jaiotegunak eta jarduerak, datubaseen arteko loturak edo Wikipediako artikulu bat nola den beste hizkuntzen Wikipedietan (hizkuntzen arteko loturak). Informazio hori Wikimediaren proiektuetan erabiltzen dira gero, adibidez Wikipedian, baina kanpo tresnatan ere erabil daitezke. Wikipediako artikulu askotan goian eskuinaldean hainbat daturekin agertzen den infotaula, kasu askotan automatikoki sortu izan da artikulu horri buruz Wikidatan dagoen informazioarekin.

Datubaseak erabiltzen jakitea garrantzitsua da arlo askotan. Datu irekien, big dataren eta informazio elkarlotuaren gizartean, datu horiek ondo kudeatzea eta ustiatzen jakitea funtsezko bilakatu da arlo askotan.

Landutako konpetentziak

[aldatu iturburu kodea]
  • Datu base baten erabileran sakondu.
  • Galdera konplexuen bilaketa sinplea, humanitate digitalen aroan.
  • Datu irekien beharraz pentsatzeko aukera, sareak lotzearen zailtasunak.

Proiektuaren garapena

[aldatu iturburu kodea]

Wikidataren funtzionamendua ulertzea

[aldatu iturburu kodea]

Wikidata edonork editatu dezakeen datu-base bat da. Datu-base askok bezala, informazioa hirukoteka aurkezten da, esaldi batean nola: subjektua, aditza eta predikatua. Subjektua beti izango da berdina, eta datu-basean Q letrarekin hasten dira (qualifier). Adibidez, Bilbo Q8692 elementua da, datu-baseko 8.692. elementua. Honela, Bilbo (Q8692) euskal irakurle bati Bilbo bezala agertuko zaio eta gaztelaniazko irakurle bati Bilbao bezala, elementu berbera izanda.

Diagrama honek Wikidatan erabiltzen diren termino garrantzitsuenak erakusten ditu.

Qualifier bakoitzak, adibidez, Bilbok, propietate serie bat izango du. Propietateak P letrarekin izendatzen dira. Adibidez, Bilbo (Q8692)biztanleria (P1082) → 346.096 da.

Datu multzo handiak (biztanleria, adibidez), bot bidez gaurkotu ohi dira. Baina beste asko eskuz egin daitezke. Adibidez, Gioconda (Q12418) har dezakegu eta bi galdera egin: egilea eta margolanean agertzen diren gaiak zeintzuk diren:

Wikidatan, kontzeptuez gain, hitzak ere egon daitezke. Hitzak lexemaren L letrarekin adierazten dira. Lexemek formak (F) eta zentzuak (S) izan ditzakete. Adibidez, L5193 abarka da.

Galdera bat egitea

[aldatu iturburu kodea]

Datu-base bat izatea interesgarria da, baina galdera bat egitea are interesgarriago. Galdera baten bidez jakin dezakegu, goiko adibidean bezala, zenbat biztanle dituen herri batek, baina kontrakoa ere ikusi dezakegu: zenbat herri dauden biztanle kopuru baten tartean eremu geografiko batean. Jakin dezakegu Danimarkako filmotekan erregistratuta dauden film guztien artean zein ehuneko zuzendu duten emakumeek urte bakoitzean. Edo zeintzuk diren lanbiderik ohikoenak herrialde bakoitzeko parlamentuan.

Galdera bat egiteko query.wikidata.org erabiliko dugu. Query (galdera, eskaera) hori eraikitzeko SPARQL hizkuntza erabiltzen da, baina ez dugu zertan jakin behar galdera sinpleak egiteko. Ezkerrean dagoen erabilita modu grafikoan egin dezakegu.

iragazi botoiari emanda, zer nahi dugun bilatu dezakegu. Adibidez, Bilbon jaiotako emakumeak nahi baditugu, hor jarriko dugu "emakumezko" lehenengo eta "Bilbo" ondoren. Automatikoki jartzen digun LIMIT 100 kendu ahal dugu, guztiak edukitzeko Play botoiari ematen diogunean: https://w.wiki/37mN.

Azpian dagoen erakutsi sakatuta aukera dugu gauza gehigarriak eskatzeko. Adibidez, jaiotza data eta irudia. Horiek "optional" gisa agertzen dira, baina egin dezakegu derrigorrezkoa izatea nahi badugu. Adibide honetan argazkia derrigorrezko jarri dugu baina jaiotza data aukerazkoa izatea.

Amaitzeko, aukera dugu behean dagoen begiaren botoian klik eginda, modu ezberdinetan erakusteko emaitzak. Adibidez, denbora lerro gisa: https://w.wiki/37mT

Goian dugun "Adibideak" botoiari emanda, hainbat adibide aurki ditzakegu, jolastu ahal izateko edo ideiak hartzeko.

Galdera interesgarri batzuk

[aldatu iturburu kodea]

Galderak taldean elkarbanatu eta hobetzea

[aldatu iturburu kodea]

...

Kanpo estekak

[aldatu iturburu kodea]