Sarea loratu Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta Ingurugelak elkarlanean egindako ekimen bat da, gure inguruetan dauden landareen inguruan Txikipedian idazteko helburua duena. 2022an hasi zen, gure belardi eta basoetako espezieak identifikatuz eta igoz.
Nola egingo dugu?
[aldatu iturburu kodea]Prozesua sinplea da: gertu ditugun espezieen zerrenda bat egingo dugu Ingurugela eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera. Eskola bakoitzari horietako batzuk esleituko zaizkie, eta hiru igo beharko ditu bakoitzak Txikipedia artikulu formatuan. Horretarako baliabideak eskainiko zaizkie eskolei.
Parte-hartzaileak
[aldatu iturburu kodea]Txantxiku Ikastola (Oñati), La Salle Zarautz Ikastetxea, Egape BHI (Urnieta), Orixe BHI (Tolosa), Bizilore eskola aktiboa (Azkoitia), Floreaga Ikastetxea (Azkoitia)
Egin nahi ditugun landareen zerrenda
[aldatu iturburu kodea]Material didaktikoa
[aldatu iturburu kodea]Bideo azalpena
[aldatu iturburu kodea]Tutorialak eta adibideak
[aldatu iturburu kodea]Gure hezkuntza atarian (Atari:Hezkuntza) hainbat tutorial eta baliabide gehigarri daude, bai zuentzat, bai ikasleentzat ere. Bideo tutorial gehigarriak egoteaz gain, bideo pilulak ere badaude ataza txikiak egiten ikasteko. Bestetik, Txikipedian idazteko ikasleentzako pausoz pausoko gida hau ere badugu, Zarauzko Orokieta eskolak egindakoa: Atari:Hezkuntza/Lehen_Hezkuntza/Txikipedian_idatzi.
Era berean, adibidetzat har ditzakezuen landare batzuk jarri ditugu azpian. Nahi baduzue, horiek hartu gida gisa. Garrantzitsuena, ondo pasatzea da.
Biologiako proiektuetan sakontzen
[aldatu iturburu kodea]Nahi izanez gero, hainbat aplikazio eta material pedagogiko biltzen dituen gune bat ere badugu sortua: Atari:Hezkuntza/Lehen Hezkuntza/BioBlitz. Bertan BioBlitz bat nola egin, erabili daitezkeen tresnak eta kontuan hartzeko beste ideia batzuk aipatzen dira.
Loratzeari buruzko informazioa gehitzea
[aldatu iturburu kodea]Loreen inguruko informazioa osatu daiteke {{TxikiLore}}
txantiloia erabilita. Bertan dago erabiltzeko dokumentazioa.