Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Ondarea ezagutu eta katalogatu
Ondarea ezagutzea eta katalogatzea wikilariok askotan egiten dugun ariketa bat da. Izan babestutako ondarea, ondare immateriala edo gure herrian dauden eraikinak, guztia ezagutzeko, ikertzeko eta ikasteko aukera dugu. Ariketa honetan ondare horren argazkiak egin eta katalogatzeko ariketak proposatzen ditugu. Adi: Ariketa hau egiteko derrigorrezkoa izango da kontu bat irekitzea Wikipedian, ezin baitira argazkiak modu anonimoan igo.
Ariketa egiteko hiru zailtasun maila eskaintzen dizkizuegu, garatzen diren konpetentzia eta proiektuak kontuan hartuta.
Landutako konpetentziak
[aldatu iturburu kodea]Oinarrizko zehar-konpetentziak eta hainbat diziplinatako oinarrizko konpetentzia asko lan daitezke ariketa honekin, batez ere lana egiteko ikasketa kooperatiboa sustatzen bada, bereziki:
- Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia.
- Arterako konpetentzia
- Motrizitaterako konpetentzia
- Mapa baten gainean ariketa egiten badugu, konpetentzia espazialak ere lortuko ditugu.
Proiektuaren garapena
[aldatu iturburu kodea]Proiektu hau abiatzeko, zein ondareri argazkiak egin nahi diogun jakitea garrantzitsua da. Izan daiteke babestutako ondarea, natura edo bestelakoa, noski. Oso espezifikoa izan daiteke (gure herrian dauden baserriak, babestuak izan edo ez) edo orokorra (parke batean dauden eskultura guztiak).
Wikilariok hainbat zerrenda egin ditugu lan hau errazteko. Zerrenda hauek partzialak izanda ere (Nafarroako udalerri guztiak ez daude eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ez daude elementu arkeologikoak sartuta), aukera bat ematen digute gure herrian dauden babestutako elementuak zeintzuk diren jakiteko. Gure herriko eraikin babestuak zeintzuk diren ikusteko aukera duzu hemen:
Zerrendak | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa |
Lapurdi | Nafarroa Beherea | Nafarroa Garaia | Zuberoa |
Zerrendan horrelako kasuak aurkituko ditugu:
Kasu batean argazkia duen elementua da, bestean argazkia falta du. Argazkirik ez badu interesgarriagoa da ariketa, baina argazkia duten elementuei ere argazki gehiago gehitzea egokia da, beti egon daitekeelako beste ikuspuntu bat, berritasun bat, teknikoki hobea den argazki berria.
Hiru aukera eskaintzen dizkizuegu ariketa hau egiteko. Hiruek dituzte bertuteak eta arazoak. Lehenengoak aukera ematen digu argazkiak lehenengo egin eta, gero, sailkatzeko eta deskribatzeko, eta aukerarik onena da mugikorrarekin ez badugu egingo.
1. aukera: Wikimedia Commonsetik igo
[aldatu iturburu kodea]1. aukerak Wikimedia proiektuetan zehar garraiatuko zaitu. Wikimedia Commons, Wikipedia eta Wikidata ezagutzeko aukera ematen du eta, beraz, proiektu osoagoa izango da. Hala ere, urrats gehiago dituenez, zailtasun maila handiagoa du. Beste aukerak pixka bat errazagoak dira, baina tresna gutxiago ikasiko dira.
Goian ikusitako botoiek zuzenean Wikimedia Commonsera irudiak igotzeko aukera ematen digute, kasu askotan kategoriak eta deskribapena gehituta. Commonsera argazkiak igotzen ditugunean, derrigorrezkoa da deskribapena egitea eta kategorizatzea. Goiko zerrendatan deskribapena eta koordenatuak dagoeneko gehitu ditugu automatikoki, eta kasu askotan kategoria bat ere agertuko da. Ez bada hala gertatzen, eskuz gehitu beharko ditugu deskribapena eta kategoriak
Aukera honetan, argazkiak gailu batekin egingo ditugu (mugikorra, tableta, argazki kamera...) eta, ondoren, sailkatu eta igoko ditugu. Lan gehiago du, baina ariketa antolatuagoa da, eta guztion artean egin dezakegu.
- Laguntza orrialdeak:
- c:Commons:Lehen urratsak: Wikimedia Commonseko tutoriala
- c:Commons:Lehen urratsak/Fitxategiak igo: fitxategiak igotzeko laguntza
- Wikimedia Commons ezagutu, gure proposamen pedagogikoa.
Behin igota, argazki horiek dagokion artikuluetan gehitu ditzakegu, baita Wikidatan ere. Aurreko loturan informazio gehigarria baduzu ere, hemen argibide sinple batzuk lan hori egiteko. Ikusi berriro lehen jarri ditugun monumentuen loturak:
Ikusten duzu logotipo hau: ? Monumentuen zerrendatan agertzen den baten gainean klik eginez gero, Wikidatako orrialdera joango zara. Beheko aldean duzun Gehitu adierazpena botoian sakatuz gero, irudi bat gehitzeko aukera izango duzu, zure irudiaren izenburua jarrita:
Behin gordeta, argazki hori dagoeneko lotuta egongo da item horrekin, eta zerrenda gaurkotzen den hurrengo aldian agertuko da. Eskuz ere gaurkotu dezakezu, zerrendaren azpian dagoen "Eskuz gaurkotu" botoian sakatuz.
2. aukera: WikiShootMe erabili lotzeko
[aldatu iturburu kodea]Zailtasun maila: Ertain-txikia
WikiShootMe geokolokalizatutako argazkien mapa bat da. Wikidatan koordenatuak dituzten lekuak erakusten dizkigu, eta kolore kode batekin esaten digu argazkirik dagoen edo ez. Puntu berdeak argazki bat gutxienez badagoela esaten digu, eta puntu gorriak ez dagoela. Puntu horiek esaten digu Wikipedia artikulu bat dagoela eta puntu urdin txikiek leku horretan igotako argazki bat dagoela.
Tresna honekin errazago izango dugu mapa batean argazkiak gehitzea, baina konpetentzia espazialak landuta izan beharko dira. Aurrekoak zerrenda bat eskaintzen digun bitartean, hemen puntuak mapan ikusiko ditugu. Proiektuaren lehen zatia lehen egin dugun berbera izan daiteke, zuzenean Commonsera igota. Hala ere, aukera izango dugu bertatik ere igotzeko, item bakoitzaren gainean dagoen "Irudia igo" botoian sakatuta.
Behin irudiak igota, automatikoki gehituko dira. Hala ere, posible izango da lehen igotako argazkiak puntu gorri bakoitzean gehitzea, lehen ikusi dugun Wikidatako urratsaren ordez. Honek automatikoki gehituko du Wikidatara. Izena emanda egon beharko zara tresnan aritzeko.
Ariketa pixka bat konplexuagoa egin dezakegu, item berriak mapari gehituta. Posible izango da, beraz, ondare berria gehitzea, Wikidata erabili gabe. Horretarako nahikoa izango da maparen gainean eskumako botoiarekin klik egitea eta "Kokapen honetan item berria sortu" sakatzea. Bertan jarriko dugu zer den, eta item berria sortuko da Wikidatan. Mapan agertzeko minutu batzuk beharko ditu, eta agian mapa bera berritu beharko dugu. Adi! Wikidatan ingelesez sortuko du itema, guk euskaraz izena jarri arren. Guk egindako puntuei, ondoren, argazkiak gehitzeko aukera izango dugu.
3. aukera: Wikimedia Commons APParekin igo
[aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commons aplikazioa (Webgune ofiziala) tresnarik errazena da ondarearen argazkiak igotzeko, mapan ikertzeko aukera ematen digulako eta, zuzenean, mugikorretik igo eta partekatzeko. Ariketa hau egiteko, baina, ikasleek datuak eta Interneterako konexioa duen gailu bat eduki beharko dute uneoro, eta horrek zailtasunak sor ditzake eskolan.
Wikimedia Commons aplikazioa jaitsita, gure kontuarekin sartu beharko gara (derrigorrezkoa da). Guregandik gertu dauden lekuak aurkitzeko behean dagoen ikonoari emango diogu. Horrek gertuko lekuak erakutsiko dizkigu mapan (geokokapenaren baimena eman beharko diogu). Goian bi aukera izango dugu: "Exists" eta "Needs photo". Needs photo aukeratuta badugu, soilik argazkirik ez duten puntuak erakutsiko dizkigu. Ez badugu aukeratzen, orduan puntu guztiak erakutsiko dizkigu, urdinez argazkia behar dutenak eta berdez behar ez dutenak.
Puntu baten gainean klik eginda aukera izango dugu argazki bat igotzeko. Wikidatatik zuzenean hartuko du kokapena, itema eta deskribapena, baina hori ere aldatu ahal dugu (are, komenigarria da). Kategoriak ere saiatuko da hartzen, baina guk ere aukeratu dezakegu beste bat.
Sistema honekin automatikoki igoko dira Commons eta Wikidatara, eta denborarekin Wikipediako zerrendak ere gaurkotuko dira.