Edukira joan

Assiniboin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Assiniboin familia Montanan, 1890 urtearen inguruan.

Assiniboin edo Assiniboinen herria Siux familiako indiar herri batekoez esaten da (Mississippi aldeko siuxak). Mintzairaz dakota herriari loturik ageri badira ere, aspaldi bereizi ziren haiengandik. Winnipeg aintziraren inguruko lurraldeetan bizi ziren, baina mendebaldera alde egin behar izan zuten, Kanadako Saskatchewan eta Assiniboine ibai-haranetara. Egun, Albertako (Kanada) eta Montanako (AEB) erreserbetan bizi dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]