Edukira joan

Askatasunaren Estatua

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Koordenatuak: 40°41′21″N 74°02′40″W / 40.6892092°N 74.0444253°W / 40.6892092; -74.0444253
Wikipedia, Entziklopedia askea

Askatasunaren Estatua
 AEBko Leku Historikoa
Askatasunaren Estatua monumentu nazionala
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
Kokapen fisikoaLiberty Island
Koordenatuak40°41′21″N 74°02′40″W / 40.6892092°N 74.0444253°W / 40.6892092; -74.0444253
Map
Historia eta erabilera
Garraioa 1885eko ekaina
Inaugurazioa 1886ko urriaren 28a
JabeaParke Nazionalen Zerbitzua
KomisarioaÉdouard René Lefèbvre de Laboulaye (en) Itzuli (1871)
Izenaren jatorriaaskatasun
Arkitektura
ArkitektoaEugène-Emmanuel Viollet-le-Duc
Egitura ingeniaritzaGustave Eiffel
Materiala(k)kobrea, altzairua, hormigoia, Granitoa eta Urrebitsa
EstiloaArkitektura neoklasikoa
DimentsioakIdulki: 47 (altuera) m
estatua: 46 (altuera) m
Ondarea
AEBko Leku Historikoa100000829
Bisitariak urtean4.200.000
Webgune ofiziala
2001eko irailaren 11ko atentatuen egunean.

Askatasunaren Estatua (ingelesez: Statue of Liberty) —jatorrizko izena: Askatasuna, mundua argitzen (ingelesez: Liberty Enlightening the World; frantsesez: La Liberté éclairant le monde)— New Yorken (AEB) kokatutako eskultura erraldoia da.

Askatasunaren Estatua Frantziak New York hiriari oparitutakoa da[1], AEBetako Independentzia Aldarrikapenaren mendeurrena ospatzeko eta bi nazioen arteko adiskidetasun ikur bezala. 1886ko urriaren 28an inauguratu zen Grover Cleveland AEBetako presidentearen aurrean. Estatua, Frédéric Auguste Bartholdi frantziar eskultoreak egina da, eta barne egitura, Alexandre Gustave Eiffel ingeniariak diseinatu zuen[2]. Eugène Viollet-le-Duc arkitekto frantziarra arduratu zen estatua eraikitzeko erabilitako kobre xaflak aukeratzeaz. 1924ko urriaren 15ean estatua Estatu Batuetako monumentu nazional izendatua izan zen eta 1965eko urriaren 15ean Ellis uhartea gehitu zen. 1984an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen[2][3].

Askatasunaren Estatua, New Yorkeko monumentu garrantzitsu bat izateaz gain, ikur bihurtu zen Estatu Batuetan, eta, maila orokorrago batean, askatasuna eta zapalkuntzarekiko emantzipazioa irudikatzen ditu. 1886an inauguratu zenetik, estatua, etorkin europarrek Estatu Batuetara iristean zuten lehen ikuspegia izan zen, Ozeano Atlantikoan zehar bidaiatu ondoren. Arkitekturari dagokionez, estatuak Rodasko koloso ospetsua gogorarazten du, antzinako munduko zazpi mirarietako bat. Munduko zazpi mirari berrietarako izendatua izan zen, non finalista izan zen.

Édouard Lefebvre de Laboulaye politikari frantsesaren ideia izan zen Frantziak Estatu Batuei opari bat egitea haien askatasunaren mendeurrena ospatzeko. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila amaitu berria zen eta herrialdea berreraikuntza lanetan ari zen.

Bartholdi eskultoreari egin zitzaion enkargua[4]. Eskultore frantziarra aurrez Suezko kanalean lanean aritua zen eta bertan itsasargi bat egitea pentsatua zuen. Itsasargi honek itxura klasikoa behar zuen izan eta mitologia erromatarreko Libertas jainkosa izan zuen buruan. Ez zen ordea proiektua gauzatu[4].

Enkargu berria jasota, Egipton izandako ideia berreskuratu eta terrakotazko eredu bat egin zuen. 1871n New Yorkera bidaiatu zuen estatuaren kokapena zehazteko[4][5]. Bedloe uhartea aukeratu zuen, garai hartan base militarra izan zena, hiriko badiaren sarreran. Uhartea gainera Ellis uhartearen ondoan kokaturik zegoen, eta horrela Europako etorkinek ikusiko zuten lehen irudia izango zen Askatasunaren Estatua[2].

Eraikuntza eta garraioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuen askatasunaren mendeurrena 1876an izanik ordurako amaitu nahi izan zen proiektua baina aurrekontua nabarmen handitu zenez diru bilketak luze jo zuen eta eraikuntzak atzerapena izan zuen. Eskulturaren barne egitura egiteko Bartholdik Gustave Eiffel[2] injeniaria kontratatu zuen. Estatuaren azala osatzeko kobrezko piezak Gaget, Gauthier et Cie enpresan eraiki ziren 1878an. Eskulturaren burua Parisko 1878ko Erakusketa Unibertsalean erakutsi zen[6]. Aurrez 1876ko Filadelfiako Erakusketa Unibertsalean zuzia eta eskua erakutsi zen[7].

Estatua Frantzian egiten ari zen bitartean Estatu Batuetako gobernuak Bedloe uhartea erosi eta oinarria eraikitzen hasi ziren Bartholdiren diseinua jarraituz[8].

1884 urterako estatuaren atal guztiak amaituta zeuden[4]. Eskulturaren piezak desmuntatu eta aurrena Rouenera trenez, ondoren Sena ibaian behera itsasontziz eta azkenik Frantziatik AEBetarako bidaia Iseré itsasontzian egin zuen. Estatua 350 piezatan desmuntatu zen eta 214 kutxatan izan zen garraiatua[5]. New Yorken lau hilabete behar izan zuten eskultura berreraikitzeko eta 1886ko urriaren 28an inauguratu zuen Grover Cleveland presidenteak[9]. Inaugurartu eta 1902 artean itsasargi funtzio izan zuen[10].

Berriztatze lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1909an igogailua ezarri zen. 1931n igogailu modernoago bat eraiki zen.
  • 1916 urtean kobrezko zuzi zaharra kendu eta beiratezko 600 piezaz egindako berri bat ezarri zen. Pizterakoan argi-efektu ikusgarriak lortu ziren. Gutzon Borglum eskultoreak burutu zuen proeiktua.
  • 1949an berogailua ezarri zen estatuaren oinarrian.
  • 1984 eta 1986 urtean berriztatze lan orokorrak egin ziren. American Express konpainiak hartu zuen honen ardura eta kreditu txartelarekin egindako erosketa bakoitzeko zentabo bat emanez 1'7 milioi dolar biltzea lortu zuen.

Eskulturak mitologia klasikoko jainkosa baten itxura du. Buruan zazpi puntadun koroa darama, zazpi itsaso klasikoak irudikatuz[3]. Koroan 25 leiho daude, lurrean aurkituriko gemak eta eguzkiaren izpiak sinbolizatuz[11]. Diademak Helios jainkoaren diademaren itxura du.

Eskumako besoa altxatua du eta piztutako zuzi bat eusten du. Eskultura klasikoetan ezpata izaten duten postura berean dago, horrela Argien Garaia hobesten du gerra garaiak baztertuz. Ezkerreko besoan taula bat darama eta Estatu Batuen independentziaren urtea ageri da zenbaki erromatarretan idatzia: JULY IV MDCCLXXVI[3].

Eskulturaren barnealdea altzairu herdoilgaitzez egina dago eta kobrezko azal fina du. Hasiera batean kobre kolorezkoa bazen ere aireak oxidatu egin du eta orain turkesa kolorekoa da. Antortxako sua urrezko laminaz estalita dago.

Estatua bera ekialdera begira dago, Europari begira[11].

Oinarria laukia da baina 11 punta dituen izar erregular baten gainean dago[8]. Bertan brontzezko plaka batean Emma Lazarus poeta estatubatuarraren The New Colossus olerkia dago idatzita[9].

« THE NEW COLOSSUS

Not like the brazen giant of Greek fame,
With conquering limbs astride from land to land;
Here at our sea-washed, sunset gates shall stand
A mighty woman with a torch, whose flame
Is the imprisoned lightning, and her name
Mother of Exiles. From her beacon-hand
Glows world-wide welcome; her mild eyes command
The air-bridged harbor that twin cities frame.
"Keep, ancient lands, your storied pomp!" cries she
With silent lips. "Give me your tired, your poor,
Your huddled masses yearning to breathe free,
The wretched refuse of your teeming shore.
Send these, the homeless, tempest-tossed to me,
I lift my lamp beside the golden door!"

»
Ezaugarria Neurria[11]
Estatuaren altuera 46,05 m
Oinarriaren altuera 46,94 m
Guztizko altuera (oinarria estatua) 92,99 m
Eskumako besoaren luzera 12,80 m
Eskuaren luzera 5,00 m
Hatz erakuslearen luzera 2,44 m
Buruaren altuera 5,26 m
Buruaren zabalera 3,05 m
Begiaren zabalera 0,76 m
Sudurraren altuera 1,37 m
Ahoaren zabalera 0,91 m
Taularen altuera 7,19 m
Taularen zabalera 4,14 m
Taularen lodiera 0,61 m
Kobrearen pisua 31 tona
Altzairuaren pisua 125 tona
Hormigoizko zimentuen pisua 25.500 tona
Kobrezko laminen lodiera 2,38 mm

Kopiak munduan zehar

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pariseko erreplika.
Tokioko badiako erreplika.

Monumentu unibertsaltzat hartzen denez, Askatasunaren Estatua eskala ezberdinetan kopiatu eta erreproduzitu da, mundu osoan zehar, hainbat lekutan[12]. Kopia hauek, estatuaren oinarrian dagoen museoaren dendan oroigarri bezala saldutako miniatura soiletatik, zenbait hiritan kokatutako eskala handiko erreprodukzioetara doaz. Estatuaren lehen miniaturak, Gaget, Gauthier & Cie enpresak eginak[13], 1886ko urriaren 28ko inaugurazio ekitaldian zeuden pertsona ospetsuen artean merkaturatu eta banatu ziren. Lehen erreprodukzio hauek, ondoren eraikitako zenbait erreplikatarako eredu bezala balio izan zuten. Eskala handikoak, gehienak Frantzian eta Estatu Batuetan aurkitzen dira[14], baina beste hainbat herrialdetan ere badaude, hala nola, Argentina, Austria, Alemania, Italia, Japonia, Txina eta Viet-namen[15].

Aipagarrienak honako hauek dira:

  • Parisen, Zisneen uhartean (Île aux Cygnes), Bartholdiren tailerra egon zen tokian. 11,5 m garai da eta uhartearen ibaian behera dagoen muturrean altxatzen dena, Grenelle zubiaren parean, Bartholdiren antzinako lantegitik gertu. Erreplika bat ere badago Colmarren, 2004an inauguratua hiriaren iparraldeko sarreran, Bartholdiren heriotzaren mendeurrena ospatzeko. Bere hiru tonako pisuarekin eta hamabi metroko altuerarekin, Colmarreko Lady Liberty delakoak berrogeita hamar zentimetrotan gainditzen du Zisneen uharteko bere ahizpa zaharrena, ordura arte Frantziako handiena zena, Askatasunaren Estatuaren munduko benetako erreplikarik handiena ere bihurtzen duena. Barentin herrian ere badago, 13,5 metroko eta 3,5 tonako poliesterrezko kopia bat, Gérard Ouryren Le Cerveau (Garuna) 1965eko filman erabilia. Estatuaren zuziaren erreplika bat, la Flamme de la Liberté, Estatu Batuek Parisi oparitua, Parisko Place de L 'Alma plazan dago.
  • Las Vegas hiriko New York-New York Hotel eta kasinoan.
  • Tokioko badian, Odaiba uharte artifizialean.
  • Buenos Airesen, Barrancas de Belgrano plazan, Bartholdi berak egina.

Askatasunaren estatuaren irudiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia eta sinbologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Statue de la Liberté Whc.unesco.org
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Centre, UNESCO World Heritage. «Centro del Patrimonio Mundial -» whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-15).
  3. a b c (Ingelesez) «History Continued - Statue Of Liberty National Monument (U.S. National Park Service)» www.nps.gov (Noiz kontsultatua: 2018-09-15).
  4. a b c d (Ingelesez) «History of Statue of Liberty | Statue Of Liberty | Oh, Ranger!» www.ohranger.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-15).
  5. a b Bartholdi. 2009-04-18 (Noiz kontsultatua: 2018-09-15).
  6. Exposition universelle de 1878, Paris. Le parc du Champ-de-Mars. A gauche : Taureau sculpté par Isidore-Jules Bonheur (1827-1901); à droite : buste en cuivre martelé de la statue de la Liberté d'Auguste Bartholdi (1834-1904), par Monduit, Gaget et Gauthier. LL-11762A stéréo;. 2012-10-12 (Noiz kontsultatua: 2018-09-15).
  7. D.Bermond, R. Belot. (2004). Bartholdi. , 300 or..
  8. a b (Ingelesez) LIBERTY'S STATUE.; FULL PROGRAMME OF THE INAUGURAL CEREMONIES.. (Noiz kontsultatua: 2018-09-15).
  9. a b Weil, François. (2005). Histoire de New York. Fayard, 103 or. ISBN 2-2136-1856-9..
  10. (Ingelesez) «Statue of Liberty Lighthouse» LighthouseFriends (Noiz kontsultatua: 2018-09-15).
  11. a b c (Ingelesez) «Statue Statistics - Statue Of Liberty National Monument (U.S. National Park Service)» www.nps.gov (Noiz kontsultatua: 2018-09-15).
  12. (Ingelesez) Exhibitions: Replica of the Statue of Liberty. Brooklyn Museum (Noiz kontsultatua: 2008-10-18).
  13. Michael Quinion. World Wide Words: Gadget. World Wide Words (Noiz kontsultatua: 2008-11-1).
  14. (Ingelesez) Replica Statue of Liberty Search. (Noiz kontsultatua: 2011-10-31).
  15. BSA Troop 101 Replica Statue of Liberty Search. 2011-09-10 (Noiz kontsultatua: 2018-09-15).
  • Bell, James B.; Abrams, Richard L. (1984). In Search of Liberty: The Story of the Statue of Liberty and Ellis Island. Garden City, New York: Doubleday & Co. ISBN 978-0-385-19624-6.
  • Harris, Jonathan (1985). A Statue for America: The First 100 Years of the Statue of Liberty. New York City: Four Winds Press (a division of Macmillan Publishing Company). ISBN 978-0-02-742730-1.
  • Hayden, Richard Seth; Despont, Thierry W. (1986). Restoring the Statue of Liberty. New York City: McGraw-Hill Book Company. ISBN 978-0-07-027326-9.
  • Khan, Yasmin Sabina (2010). Enlightening the World: The Creation of the Statue of Liberty. Ithaca, New York: Cornell University Press. ISBN 978-0-8014-4851-5.
  • Moreno, Barry (2000). The Statue of Liberty Encyclopedia. New York City: Simon & Schuster. ISBN 978-0-7385-3689-7.
  • Sutherland, Cara A. (2003). The Statue of Liberty. New York City: Barnes & Noble Books. ISBN 978-0-7607-3890-0.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]