Edukira joan

Ashur Dan I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ashur Dan I.a
Asiriako errege

K.a. 1179 - K.a. 1133
Ninurta-apil-Ekur - Ninurta-Tukulti-Ashur
Bizitza
JaiotzaK.a. XIII. mendea
HerrialdeaAsiria
HeriotzaK.a. XII. mendea ( urte)
Familia
AitaNinurta-apil-Ekur
Seme-alabak
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Ashur Dan I.a, Asiriako errege bat izan zen, inperio ertainaren garaikoa, 45 urteko erregealdia izan zuena, K.a. 1179tik K.a. 1134 arte.

Bere aita Ninurta-apil-Ekurren oinordekoa izan zen, hnela, Tukulti-Ninurta I.aren heriotzaren ondoren galdutako egonkortasun dinastikoa berreskuratuz. Dirudienez, errege honek, jada, Babiloniaren kontrola galdu zuen Asiria batean gobernatzen zuen, baina ez da ezagutzen, garai honetan, asiriar inperioak ze muga zehatz zituen.

Babiloniaren aurkako espedizio bat bidali zuela ezagutzen da, Zab txikia zeharkatu eta zenbait hiri hartuz, Zaban eta Irria kasu, Sallu mugako lurraldeaz gain, bi herrialdeen arteko etengabeko gatazken arrazoia.

Ashur Dan hil ondoren, Babiloniako erregeek, Asiriako barne arazoetan parte hartu zuten, Ninurta-Tukulti-Ashur oinordekoa, honen anaia Muttakil-Nuskuren aurka babestuz.


Aurrekoa
Ninurta-apil-Ekur
Asiriako erregea
K.a. 1179-K.a. 1134
Ondorengoa
Ninurta-Tukulti-Ashur