Ashikaga Takauji
Ashikaga Takauji | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1338 - 1358 ← Nariyoshi Printzea - Ashikaga Yoshiakira ⊟
1335 -
1334 -
1333 - | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Kamakura (en) , 1305 | ||||||||
Herrialdea | Japonia | ||||||||
Heriotza | Kyōto (en) , 1358ko ekainaren 7a (52/53 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Tōji-in (en) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Ashikaga Sadauji | ||||||||
Ama | Uesugi Kiyoko | ||||||||
Ezkontidea(k) | Akahashi Tōshi (en) Echizen no Tsubone (en) | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||
Leinua | Q28692536 | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | japoniera | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | Samuraia eta bushi (en) | ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Gradua | Shogun | ||||||||
Parte hartutako gatazkak | Genkō War (en) Q10871756 Q11486475 Kannō disturbance (en) | ||||||||
Ashikaga Takauji (japonieraz: 足利 尊氏 , 1305-1358ko ekainaren 7a) Ashikaga shogunerriaren sortzailea eta shogunerri honetako lehen shoguna izan zen. 1338an hasi zen gobernatzen, Japonian Muromachi garaiari hasiera emanez, eta hil zenean amaitu zuen, 1358an. Minamoto klaneko Seiwa Genji leinuko samuraien ondorengo bat izan zen.
Jatorrian, Kamakura shogunerriko jeneral bat izan zen, eta 1331 eta 1333 bitartean iraun zuen Genko Gerra amaitu zuen. Shogunerriarekin ez zen ados egon, eta Go-Daigo Enperadorea eta Kusunoki Masashigerekin aliatu zen Kioto hartu, eta, ondoren, Kamakura suntsitu, eta, honela, botere inperiala berrezarriz, Kenmu Errestaurazioarekin, 1333an.
Hala ere, samuraiak ez zeuden gustora errestaurazioarekin, eta shogunerri sistemara itzultzea pentsatzen ari ziren. 1335ean hasi ziren matxinadak Kamakuran eta Takaujik baretu egin zituen, baina, egoera, bere burua shogun izendatzeko probestu zuen. 1336an, Takaujik bere aurkariak garaitu zituen eta Kioto hartu zuen, Kōmyō Enperadorea ezarriz, 1338an, ofizialki shogun izendatua izan zen. Hala hasi zen Nanboku-chō (Iparraldeko eta Hegoaldeko gorteak) garaia, non, aldi berean, Japoniako bi enperadore egongo ziren, hurrengo 60 urteetan.
Takaujiren semea, Ashikaga Yoshiakira, bere oinordekoa izango zen.
Aurrekoa Nariyoshi Printzea (Kenmu Errestaurazioa) |
Ashikaga shoguna 1338-1358 |
Ondorengoa Ashikaga Yoshiakira |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ashikaga Takauji |