Asegabetasun-maila
Kimika organikoan molekulen formula molekularraren analisian, asegabetasun-maila (AM) eraztunen eta π loturen guztizko kopurua zehazten duen formula da. Formulari esker, erabiltzaileak jakin dezake zenbat eraztun, lotura bikoitz eta lotura hirukoitz dauden marraztu beharreko konposatuan. Ez du eraztun edo lotura bikoitz edo hirukoitzen kopuru zehatza ematen, baizik eta eraztun eta lotura bikoitzen batura ematen du, gehi lotura hirukoitzen kopuruaren bikoitza. Egitura egiaztatzeko, erresonantzia magnetiko nuklearra, masa-espektrometria eta infragorrizko espektroskopia erabiltzen dira, baita azterketa kualitatiboa ere[1].
Asegabetasun-mailaren formula behekoa da:
non ni, vi balentziako atomo-kopurua den. Hortaz, atomo batek x balentzia badu, x-2 kenketak emaniko kendura izango da bere ekarpena. Kendura zati bi gehi bat izango da formularen emaitza.
Karbonoa, hidrogenoa, halogeno monobalenteak, nitrogenoa eta oxigenoa baino ez dituzten molekulen kasuan asegabetasun-maila beste formula bidez kalkula daiteke:
non C = karbono-atomoen kopurua, H = hidrogeno-atomoen kopurua, X = halogeno-atomoen kopurua eta N = nitrogeno-atomoen kopurua. Oxigeno-atomoak ez du ekarpenik egiten 2 balentzia duelako.
Asegabetasun-maila usatzen da eraztunen eta π loturen kopurua kalkulatzeko. Balio hauek erabiltzen dira:
- Zikloa = 1 asegabetasun-maila
- Lotura bikoitza = 1 asegabetasun-maila
- Lotura hirukoitza = 2 asegabetasun-maila
- Eraztun bentzenikoa = 4 asegabetasun-maila
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konposatua | Formula | Lotura bikoitzak | Eraztunak | Asegabetasun-maila |
---|---|---|---|---|
Bentzenoa | 3 | 1 | ||
Azido azetikoa | 1 | 0 | ||
Etanola | 0 | 0 | ||
Glizina | 1 | 0 | ||
Ziklohexanoa | 1 | 1 | ||
Etinoa | 2 | 0 | ||
Kafeina | 4 | 2 | ||
Kloroanfenikola | 5 | 1 | ||
Espironolaktona | 4 | 5 | ||
Zefakloroa | 7 | 3 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sparkman, O. David. (2007). Mass spectrometry desk reference. (2nd ed. argitaraldia) Global View Publ ISBN 978-0-9660813-9-8. (Noiz kontsultatua: 2024-11-17).