Edukira joan

Estrasburgoko Arte Moderno eta Garaikidearen Museoa

Koordenatuak: 48°34′46″N 7°44′10″E / 48.579444444444°N 7.7361111111111°E / 48.579444444444; 7.7361111111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Estrasburgoko Arte Moderno eta Garaikidearen Museoa
musées de la ville de Strasbourg
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Ekialde Handia
DepartamenduaRhin Beherea
Frantziako udalerriEstrasburgo
Koordenatuak48°34′46″N 7°44′10″E / 48.579444444444°N 7.7361111111111°E / 48.579444444444; 7.7361111111111
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1973
Inaugurazioa1998
Objetu kopurua18.274 objektu material
Bisitariak urtean159.411
Kontaktua
Telefonoatel: 33-3-86-98-51-55
Webgune ofiziala
Museo barneko korridorea.

Estrasburgoko Arte Moderno eta Garaikidearen Museoa (frantsesez: Musée d'Art Moderne et Contemporain de Strasbourg) edo MAMCS Estrasburgoko arte museoa da, Arte Moderno eta Garaikideko lanak erakusten dituena. 1973an sortu zen eta 1998ko azaroan ireki zituen ateak gaur egungo eraikinak[1]. Arte estilo honetan Frantziako handienetakoa da.

1870. urtetik aurrerako 18.000 artelan inguru ditu[2]. Galeriaz gain udal museoetako arte liburutegia (Bibliothèque d'art des musées municipaux), udal museotako liburu denda (Librairie d'art des musées municipaux) eta erabilera anitzeko auditorioa ditu banean. Eraikinaren kanpoaldean kafetegia eta terraza zabala daude[1].

Estrasburgon bazen 1890tik Arte Ederren Museoa, baina 1960. hamarkadan arte modernoa jasoko zuen museo independentea sortzeko egitasmoa azaldu zen. 1973an sortu zen azkenean. 1995 eta 1998 artean eraikin berria eriki zen Ill ibaiaren ezkerreko ertzean, Barrage Vauban egituraren aurrean hain zuzen ere. Petite France auzotik oso gertu dago.

Eraikina Adrien Fainsilber arkitekto paristarrak diseinatu zuen[3]. Beirazko sabaiak estaltzen duen erdiko korridore baten aldbo bietara kokatzen dira erakusketa gelak. Korridoreak 104 metrotako luzera du eta 22 metrotako altuera. Katedral baten erdiko habeartea irudikatzen du. Sabaiaren gainean Mimmo Paladino italiar artistak eginiko zaldi baten eskultura erraldoia dago. Lau metrotako altuera du eta Hortus conclusus izena du[4].

2022ko martxoaren 28ko inbentarioaren arabea 17.994 artelan daude museoaren barnean. Hauen ratean honako hauek daude: 1.799 margolan, 5.135 marrazki, 905 eskultura, 4.218 inprimazio eta 3.661 argazki. Artelan gehien dituzten artistak Gustave Doré (427 lan), Jean Arp (60 lan), Victor Brauner (38 lan) eta Sophie Taeuber-Arp (29 an) dira[2].

Hauetaz gain artista oso famatu batzuen lanak ere ikus daitezke. Hauen artean daude Vasili Kandinski, Auguste Rodin, Pablo Picasso, Juan Gris, Paul Klee, Claude Monet, Max Ernst eta Theo van Doesburg.

Alsaziako artisten bilduma ere aipagarria da. Art Nouveau, espresionismoa eta errealismo berria jorratzen dutenak dira besteak beste: Charles Spindler, René Beeh eta Jean-Désiré Ringel d'Illzach.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Musée d'Art Moderne et Contemporain - Musées de Strasbourg» www.musees.strasbourg.eu (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  2. a b (Gaztelaniaz) ARTEINFORMADO. (20180625). «Musée d'Art Moderne et Contemporain MAMCS. Museo» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  3. (Frantsesez) Strasbourg : Les abattoirs, futur musée d'art moderne, un projet d'Adrien Fainsilber | INA. (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  4. (Frantsesez) «Mimmo Paladino, Hortus conclusus» www.strasbourg.eu (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]