Arriaga antzokia
Arriaga antzokia | |
---|---|
Arriaga Antzokia | |
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Zazpikaleak | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′34″N 2°55′30″W / 43.2595°N 2.9249°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1885 - 1890 |
Sutea | 1914ko abenduaren 22a |
Berreraikuntza | 1915 |
Berrirekitzea | 1919ko ekainaren 5a |
Uholdea | 1983ko abuztuaren 23a |
Berreraikuntza | 1986 |
Berrirekitzea | 1986ko abenduaren 5a |
Inaugurazioa | 1890 |
Kudeatzailea | Bilboko Udala |
Edukiera | 1.200 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Joaquín Rucoba |
Estiloa | Neobarrokoa Arkitektura eklektikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 8 |
Webgune ofiziala | |
Arriaga antzokia Bilboko zaharrena da eta gaur egungo erreferentzia nagusia antzerkiari dagokionez hirian, Juan Crisostomo Arriagaren omenez izendatuta. Halaber, musika eta dantzaren ikuskizunak ere antolatzen dituzte, bai eta Fant eta Zinebi zinema jaialdiak ere.
Bere estiloa neo-barrokoa da eta Juan Crisostomo Arriagaren omenez eraiki zen XIX mendearen bukaeran, 1834an.
Bilboko itsasadarrak, Areatzako parkeak eta Zazpikaleek inguratzen dute antzokia. Antzina, kafetegi bat zegoen antzokiaren behekaldean, baina 1983ko uholdeak direla eta antzokian egindako berriztapenaren ondorioz, kafetegia kendu egin zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atal honetan Bilboko historiako, Bilboko antzerkiaren, eta Bilboko antzokiaren historiako mugarriak aipatzen dira.[1]
XIV. eta XV. mendeetan dokumentatuta azaldu diren lehen mimo-saioak, eresiak eta auto sakramentalak antzeztu ziren hirian.
XIX. mendeak Bilboko izaera aldatu zuen. Mende horretan, Bilbo Bizkaiko hiriburu izendatu zuten (1820-23); Bilboaldeko industria-bilakaera hasi zen meatzetan eta industri siderometalurgikoetan oinarrituta. Itsasgintza eta trenbide-konpainiak ere −1000 km baino gehiagoko bidea egin zuten 50 urtean, 1841etik 1891ra arte− bultzatu ziren, zenbait banku eratu ziren, baita burtsa sortu ere.[2]
Bilbok XIX. mende horretan hainbat gerra jasan bazituen ere −Napoleonek indarrez egindako sarrera (1808) eta lau setio bi karlistaldietan (1835-36 eta 1873-76)−, bere bilakaera ekonomikoa izugarria izan zen. [2]
Bilbok, ordura arte Zazpi Kaleak eta Bilbo Zaharra baino biltzen ez zituenak, zabaldu eta nagusitasun ekonomikoa frogatu beharra zeukan, politikari begira batez ere. Izan ere, 1870ean hasiera eman zitzaion inguruko herrien anexio-prozesuari: lehena Abando izan zen, gero Begoña, Deustu eta Lutxana (1924). Bada, garapen azkar haren isla arkitekturan oso nabaria da. Bilboko monumentu asko garai hartakoak dira: Plaza Barria, Udaletxea eta Arriaga Antzokia bera, besteak beste.[2]
Hauek izan ziren XIX. mendeko mugarri historikoak:[1]
- 1799-1816: Ronda kalean arte eszenikoetarako soilik balio zuen lokala ireki zen, baina sute batek suntsitu zuen.
- 1834an inauguratu zuten Hiriko Antzokia (Teatro de la villa), gaur egun dagoen tokian bertan eraikia.
- 1882an "hiriko antzokia" zutik zegoelarik, eraikuntza berri bat egiteko asmoa zuten.
- 1885eko martxoaren 22an "Bilboko antzoki berria" sozietate anonimoa gauzatu zuten.
- 1885ean Ernesto Hoffmeyer arkitektoak Erriberako kaia handitzeko proiektua burutu zuen eta ur-ibilguaren 6 metro irabazi zioten ibaiari. 1887ko ... ..
- 1886an zarratu eta bota behar izan zuten, eraikinaren egoera txarranrengatik, bi karlistaldiak jasan ondoren.
- 1889 iraila Antzokia eraikitzen ari ziren plazan, plaka bat jarri zuten izen berriarekin: Arriaga maisuaren plaza. 1890ko maiatzaren 31a Bilboko antzoki berria ireki zen, baina jendeak Arriaga Antzokia deitu zion.
- 1890ko maiatzaren 31n, lau urte geroago, berriro inauguratu eta martxan ipini zuten, Juan Crisostomo Arriagaren omenez izendatuta.
- 1902ko apirilaren 8an hasi ziren kudeatzaileak prentsan Arriaga Antzokia izena erabiltzen.
XX. mendeko lehen zatian Bizkaiak gorakada ekonomikoa bizi izan zuen berriro, mendearen bigarren hamarraldian goia jo zuena, batez ere Ingalaterrari egindako burdin-salmentari esker. Burdina Lehen Munduko Gerrarako armak egiteko erabili zen.[2]
Garai hori eta geroko Gerra Zibileko gorabeherak igaro ostean, Hiriak ikusi zuen industriak goreneko indizeak atzeman zituela eta Estatuko leku guztietatik milaka etorkin bertaratu ziren, etorkin hauei etxebizitza eman ahal izateko hainbat auzategi berri sortu ziren. Horiek egiteko presa eta inguruko orografia zirela-eta, Bilbok ezin izan zion plangintza linealari eutsi.[2]
Demografiari dagokionez esan behar Bilbao Handiak (Bilboaldea), industria-bilakaera gertatu zen Nerbioi.Ibaizabal itsasadarreko eraginpeko eremuak, milioi bat biztanle dituela; Bilbo Hiriak, ordea, laurehun mila inguru.[2]
Hauek izan ziren XX. mendeko mugarri historikoak:[1]
- 1914ko abenduaren 22an sute batek erabat suntsitu zuen antzokia San Tomas merkatuaren egunsentian, antzokiko artxiboak desagerraraziz.
- 1916-1918 tartean hasi ziren berreraikitze-lanak, baina arduradunak ez ziren bat etortzen. eztabaida oso handia zenez, uneren batean jada eginda zeuden obrak botatzea ere agindu zuten.
- 1919ko ekainaren 5ean, hirugarren aldiz inauguratu zuten, berreraikitze-lanetan bost urte igaro ondoren.
- 1963-1978 tartean Trueba izeneko ikuskizun-enpresari alokatu zitzaion.
- 1972an Bilboko Alde Zaharra multzo historiko artistiko izendatu zuten ofizialki, eta neurri hori onuragarria izan zen antzokiarentzat.
- 1977ko azaroaren 4an ireki zen espedientea eraikina monumentu historiko artistikoa zela jakitera emateko.
- 1978ko maiatzaren 10ean berriro itzuli zen antzokia udalaren eskuetara.
- 1981-1986 tartean lanak hasi ziren.
- 1981ean egitura sendotzeko eta eraikina berritzeko lanak hasi ziren, baina 1983ko uholdeek kalte oso handiak eragin zituzten.
- 1986ko urriaren 3an, antzokia kudeatuko zuen "Arriaga antzokiko jarduera kulturalen zentroa" izeneko udal sozietate anonimoa sortu zen.
- 1986ko abenduaren 5ean, lanak bukatuta, azkenik, Arriaga antzoki berriztatuaren ateak zabaldu zituzten berriz ere.
- 1990eko maiatzaren 31n antzokiaren mendeurrena ospatu zuten.
Geroago, 2023an, Espainiako Akademiak Arte Eszenikoen Urrezko Domina eman zion.[3]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2023: Espainiako Akademiak Arte Eszenikoen Urrezko Domina eman zion Arriaga Antzerkiari.[3][4][5] Akademiaren domina arlo horretan Arriaga Antzokiak egindako lana aitortu nahi zuen. Antzokia garai gozo batean bizi zela adierazi zuen, ohiko eskaintza arrakastatsuaz gain Arriagak berak ekoiztutako antzezlanak ere sortzen zituela.[5]
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzokiaren atzealdean Euskotren Tranbiaren Arriagako geltokia dago. Areatzan Bilbobuseko geltoki hainbat geltoki dira, baita Euskotreneko Matiko-Bilbo-Amara-Donostia trenbidearena ere.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Aurrealdea.
-
Albotik ikusita.
-
Harrera gela.
-
Barnealdea.
-
Barnealdea.
-
Aurrealdea gauez.
-
Albotik gauez.
-
Marijaia Arriagako balkoian. Aste Nagusiaren hasiera.
-
Antzokia, Bilboko Areatzan, Ibaizabaletik gertu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Arriaga Antzokia. «Kronologia» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
- ↑ a b c d e f Cafe Bar Bilbao. BILBOKO HISTORIA. Cafe Bar Bilbao, 4 or..
- ↑ a b «Bilboko Arriaga Antzokiak Arte Eszenikoen Urrezko Domina jaso du» EITB 2023-11-27 (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Atxutegi, Aitziber. (2023-11-27). «El Teatro Arriaga recibe la Medalla de Oro de las Artes Escénicas» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
- ↑ a b EuropaPress. (2023-11-28). «El Teatro Arriaga recibe la Medalla de Oro de la Academia de las Artes Escénicas en reconocimiento a su labor» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |