Arrazubi
Itxura
Arrazubi | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Erdialdea |
Udalerria | Oloritz |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Arrazubi |
Posta kodea | 31395 |
Herritarra | arrazubitar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°37′49″N 1°36′30″W / 42.6303002°N 1.6084113°W |
Garaiera | 622 metro |
Distantzia | 24,9 km (Iruñetik) |
Arrazubi[1][a] Orbaibarrako Oloritz udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.
Bertako biztanleak arrazubitarrak ziren.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrazubi beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Arrázubi ("arrázzubi" ahoskatua)
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Arraçuui (1264)
- Arroçuy (1366)
- Arrozubi (1534)
- Arrocubi (1705)
- Arrazubi (1803)
- Arrazubi (1996)
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tibalt II.a Nafarroakoak hilketetatik salbuetsi zuen. 1317an errota bat zuen eta Iruñeko katedralak ondasunak eskuratu zituen. Kofradia baten egoitza izan zen 1357an. 1366an su kapare bakarra zuen. Handik gutxira hustu behar izan zuten. 1786an Eristaingo jauregiko jaunaren baserria zen, zazpi biztanle zituen eta bost 1857an. XX. mendearen hasieran utzi zuten behin betiko. Eliza Andre Mariaren izenpean zegoen.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arrazubiko Andre Maria baseliza, XII. mendean eraikitako krisitiau eliza, gotiko estiloan.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Arrazubi - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).