Argitxu Camus
Itxura
- Artikulu hau historialari zuberotarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Camus».
Argitxu Camus | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donapaleu, 1980ko abenduaren 30a (43 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria |
Argitxu Camus Etxekopar[1] (Donapaleu, 1980ko abenduaren 30a -) Euskal Herriko historialaria da, batez ere euskal diaspora ikertzen dabilena. Amikuzeko hiriburuan jaio arren, Onizepeko zuberotarra da.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru ahizpa ditu: Anita, Arantxa (Maika Etxekopar lehengusina bezala Amaren Alabak taldeko kidea) eta Laida; Mixel Etxekoparren iloba da. Mauleko ikastolan ikasi zuen. Unibertsitate ikasketak (Historia eta Geografia) Pauen egin zituen eta Masterraren lehen urtea Parisen eman zuen, hango euskal jatorrikoez ikerketa egiten.; bigarren urtea Gasteizen eman zuen. 2004 eta 2009 artean Reno (Nevada, AEB) pasatu zituen Center for Basque Studiesen euskal diasporaz ikertzen.
Donibane Garaziko ikastolan irakasle dabil.
Ikerketa lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Parisko Eskual Etxea-La Maison Basque de Paris, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, 2003.
- The North American Basque Organizations (NABO), Incorporated. Ipar Amerikako euskal elkarteak. 1973-2007, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, 2002[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Camus deiturak okzitanieran (Camús) du jatorria; bigarrenaren grafia frantximanta Etchecopar da.
- ↑ Euskonews Gaztea[Betiko hautsitako esteka].
- ↑ Lana interneten.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elkarrizketa, Argia, 2011ko maiatzaren 29a.
- Elkarrizketa. "Zuberera bazterreko hizkera bat da" Berria, 2021.03.17