Edukira joan

Argisaingo Santa Marina

Koordenatuak: 43°06′23″N 2°10′30″W / 43.106336°N 2.174907°W / 43.106336; -2.174907
Wikipedia, Entziklopedia askea
Argisaingo Santa Marina
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Saiatzeko aldaera Saiatzeko aldaera
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAlbiztur
Koordenatuak43°06′23″N 2°10′30″W / 43.106336°N 2.174907°W / 43.106336; -2.174907
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVI. mendea -
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
arkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea8

Argisaingo Santa Marina eliza Albizturko Santa Marina bailaran dagoen jatorri erromanikoko eliza da. Done Jakue bidean kokatuta dago eta garai batean inguruko herrietako erreguteak bertan egiten ziren[1].

Gaur egun ere XII. edo XIII. mendeko sarrerako portale erromanikoa gordetzen du, bere gailurrean “Inri P.Miguel de Eceiza Sª Marina” dioen hareharrizko gurutze bat duelarik[2]. Erdialdeko erretaulak gurutze bat gordetzen duen tenplete xume bat du. Bigarren mailan bi zutabeen artean Santa Marinaren irudi bat kokatzen da. Eskuinaldeko erretaulan, korintoar zutabeen artean, Loiolako San Inazioren irudia (gainera bizarrik gabe) eta azpian sagrario bat ikus daitez. Ezkerraldeko erretaula San Migelen izenean eraikia dago. Koruaren azpian ponte bat eta hiru irudi daude: San Isidro Laboraria, San Luis Gontzaga eta San Joserena. Donostiako Elizbarrutiko Museoan tenplu honetako XVI. mendeko zilarrezko eta urrezko kaliza gordetzen da[3].

Tradizioak dioenez baseliza Santa Marinaren irudia agertu zen leku berean kokatzen da eliza. Herritarrek eliza beste toki batean egitea pentsatu zuten eta hau Albizturtik Bidanira eta Goiatzera doan bidearen bidegurutzean eraikitzen hasi ziren. Baina gau guztietan materialak desagertu eta beste leku batean agertzen ziren. Jaungoikoaren abisua zela eta egun dagoen tokian eraiki zuten eliza[4].

Argisaingo Santa Marina elizaren lehen idatzizko aipamena Goiatz, Errezil, Beizama, Bidania eta Albizturko kontzejuek eta Pedro Iñigez de Albisuk 1353.ean sinatu zuten konpromisoan agertzen da.

!431.ean dokumentatuta dago Santa Marina Elizaren Zerbitzariak ziren Frai Juan de Mendaro eta Frai Gartzia de Zumarragak Goiatzen eta Bidanian lur zati batzuk erosi zituztela.

Bestalde, XVIII. mendeko idatzi batek honako hau esaten du:

"Esta capilla se hizo a honor y gloria de Nuestro Señor Jesucristo y de la Santisima Virgen su Madre, de la Bienaventurada Santa Marina siendo fraile Fr. Martín de Urcasoro y monja Marina Larrañaga, año de mil quinientos cincuenta".

XVI. mendearen erdialdean elizan obra garrantzitsuak egin ziren.

Bestetik, 1573.an elizaren serora bezala Catalina de Urkasoro izendatu zuten.1595.ean serora Marina de Erausti izendatu zuten. Hamar urte geroago serora etxearen arotz lanerako Martin de Urreta izendatu zuten.

1774.an elizaren dorrean ordulari bat jartzen saiatu ziren. Londrestik ordulari bat ekartzea pentsatu zen. "Un reloj de bronce que tenga péndola larga a la holandesa y en cuadro tres cuartos de vara tanto de alto como de ancho, que tenga piñones abiertos a lima en lugar de linternas con horas y medias horas de toque con ruedas fuertes y escapes que puedan levantar el mazo de siete a ocho libras...". Diru-kontuak medio, atzenean, Pedro Jose de Muñoa Tolosarrak eraiki zuen erlojua.

1871ean bi serora-etxeak (Santa Marina Haundia eta Seroretxe) desamortizatu ziren maizterrak erosi zituztelarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Argisaingo Santa Marina Eliza» Albiztur (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  2. «SANTA MARINA DE ARGISAIN - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  3. Aguirre Sorondo, Antxon & Lizarralde Elberdin, Koldo. (2000). Ermitas de Gipuzkoa. Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa.
  4. (Gaztelaniaz) AGUIRRE SORONDO, Antxon. «El lugar de construcción de nuestras ermitas» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]