Edukira joan

Ardagai beltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ardagai beltza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaHymenochaetales
FamiliaHymenochaetaceae
GeneroaPhellinus
Espeziea Phellinus nigricans
P.Karst., 1899
BasionimoaPolyporus nigricans

Ardagai beltza (Phellinus nigricans) Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Kapela: 10 eta 15 cm artekoa, zaldi apatxaren itxurarekin eta hankarik gabe, Phellinus guztiak bezala. Hainbat ildo zentrokidez zehaztutako zirrikitu asko ditu, azala beltzaxka eta distiratsua du, eta ertza okrea edo zurixka.

Tutuak: Marroi-herdoil kolorekoak eta geruzatuak.

Poroak: Oso txikiak eta pruina zurixka ez oso iraunkor batekin, marroi ilun kolorekoak.

Haragia edo bilbea: Oso gogorra eta marroi-lehoi kolore ilunekoa.[2]

Etimologia: Phellinus terminoa grekotik dator, kortxozkoa esan nahi duen "phellinos" hitzetik. Nigricans epitetoa berriz latinetik dator, belztu egiten du, esan nahi duen "nigricans" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Phellinus igniarius delakoaren antzekoa da, baina txikiagoa da, burlet gehiago ditu eta zarakarra ilunagoa eta distiratsuagoa du.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat hostozabalen zuhaitzetan hazten da, baina batez ere sahatsetan eta urkietan.[3]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa, Errusia, Hegoafrika.[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 418 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 529 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Phellinus nigricans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]