Edukira joan

Arantza Campos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arantza Campos

Comisión de Igualdad de la Facultad de Derecho (en) Itzuli lehendakari

2014 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Aránzazu Campos Rubio
JaiotzaDonostia1960ko urtarrilaren 27a (64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaMaría Xosé Agra Romero
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, law theorist (en) Itzuli eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Arantza Campos Rubio (Donostia, 1960ko urtarrilaren 27a) gipuzkoar filosofoa da, EHUn irakaslea.

Ibilbide akademikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988an Filosofian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 1993an doktoretza ikasketak bukatu zituen.

1990. urtean Donostiako Zuzenbide fakultatean “Zuzenbideren teoria eta filosofia” irakasten hasi zen, bai euskaraz baita gazteleraz ere.

UPV-EHUko Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun masterraren[1] zuzendaria da (2001-2018)

EHUko Administrazio, filosofia eta Zuzenbide Konstituzionaleko Doktoretza departamentuko zuzedarikidea da, 1999. urtean hasi zen EHUko  “Hezkidetzan esku-hartzen”[2] ikastaroko zuzendaritzako partaidea bezala lanean. Filosofia eta antropologiako baloreen departamentuko idazkaria izan zen, EHUko zuzenbide fakultateko dekanordea eta EHU zuzenbide fakultateko berdintasun batzordeko lehendakaria.

EHUko Generoko eta Ikasketa feministak masterreko irakaslea da, Zuzenbide eta Teoria Feministako moluduko arduradun hain zuzen. Feminismoarekin konpromiso handia dauka, bai profesionalki baita pertsonalki ere, aipatutako unibertsitateez gain Hego Amerikan[3] eta  Castelloneko Universitat Jaume I-ko[4] unibertsitate irakasle bezala aritu da.

Alor desberdinetan burutu ditu bere ikerketak,[5] besteak beste: genero indarkeria, emakumeen parte-hartzea eta ordezkaritza politika arloan, berdintasuneko agenteen prestakuntza, mugimendu feminista, legearen aplikazioa  interpretazio genero ikuspegitik abiatuta…

Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko Idazkari Akademikoa izan zen, EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanordea, eta EHUko Zuzenbide Fakultateko Berdintasun Komisioko lehendakaria.

Jarduera aktibista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  •  Zuzenbide konstituzionaleko feminismo sareko partaidea da.
  •  Unibertsitatean ikasketa feministak integratzearen manifestuko ekintzaile eta sustatzailea.
  •  Hego Ameriketako teoria feministaren sareko burua/lehendakaria
  • GENET Elkartearen biltzarreko eta  unibertsitate feministaren plataformako da partaidea da.[6]  
  • Plazandreok alderdi politikoko zerrendetako hautagaia izan da bai Gipuzkoako Batzar Nagusian baita Donostiako Udalean ere.[7]
  • Plazandreon ordezkari bezala  Donostiako Udaletxeko berdintasun kontseiluko partaide izan da 
  • Euskal Herria abortuaren aldeko plataforma Feministako partaide
  • Charles Fourier: pasión y utopía, de la atracción pasional a la política sexual (1995)
  • "Iusfeminismo en Mujeres y Derecho, pasado y presente" (2008)
  • "Conflictos de las mujeres lesbianas en el franquismo" (2008)
  • "La igualdad de mujeres y hombres: 30 años de Parlamento vasco. La Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la igualdad de mujeres y hombres" (2010)
  • "De la cosa privada a la casa pública" (2014)
  • El derecho a la participación política de las mujeres: resultados de la aplicación de la Ley de Igualdad en las elecciones a las Cortes Generales (2004-2008-2011) en Cantabria, Comunidad Foral de Navarra y Comunidad Autónoma del País Vasco (2014)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]