Edukira joan

Appomattox Court Houseko gudua

Koordenatuak: 37°22′39″N 78°47′46″W / 37.3775°N 78.7961°W / 37.3775; -78.7961
Wikipedia, Entziklopedia askea
Appomattox Court Houseko gudua
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila
1865eko apirilaren 9a, Ulysses S. Grant jeneral unionista burua Robert E. Lee jeneral konfederatu buruaren errendizioa onartzen.
Data1865eko apirilaren 9a
LekuaAppomattox Court House, Appomattox konderria, Virginia
Koordenatuak37°22′39″N 78°47′46″W / 37.3775°N 78.7961°W / 37.3775; -78.7961
EmaitzaBatasunaren garaipen erabakiorra eta Konfederazioaren behin betiko errendizioa
Gudulariak
Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak Estatu Konfederatuak
Buruzagiak
Ulysses S. Grant
George G. Meade
Philip Sheridan
Edward O. C. Ord
Robert E. Lee (errendizioa)
Indarra
150.000 28.000 inguru
Galerak
164 500 hildako eta zauritu inguru
27.805 soldaduk beren buruak errenditu eta baldintzapeko askatasunean jarriak

Appomattox Court Houseko gudua edota Appomattoxko gudua, 1865eko apirilaren 9an Virginia estatuko Appomattox Court House kokalekuan jazotako gudu bat da, Appomattox konderrian. Ofizialki AEBetako Gerra Zibilaren amaiera adierazi zuen, bertan Konfederazioaren Armadaren azken gudarosteek beren buruak errenditu eta haien buruzagi nagusia zen Robert E. Lee jenerala ere Ulysses S. Grant jeneral eta unionisten buruzagi nagusiari errenditu zitzaion, eta honela Konfederazioaren kapitulazioa gauzatu zen.

Aurrez unionistak jada konfederatuen ahuldadeari buruz jakitun ziren, hortaz etsaiaren ihesbidea itxiarazteko saialdian ahalegindu ziren, horretarako 3 egun eskasetan 96 kilometroko ibilbide harrigarria gauzatu zuten.

Ahalegin handi honen helburua armada konfederatuaren azken gudaroste kaltetuak inguratzea zen. Leek ez zuen egoera honen berririk, beraz apirilaren 8an bere ofizial onenekin goi agintarien batzarra egin eta biharamunean zein taktika erabiliko zuten azaldu zien. Helburua unionisteen lerroen barna pasabidea irekitzea zen, haiekin borrokatzera gelditu gabe, honela Virginiako armada berri bat eratzeko asmoz.

Baina armada konfederatua bidea irekitzen hasi zenerako, soldadu konfederatuek haien gain zetorren soldadu unionisten pintza batekin topo egin zuten. Leek gudua galdutzat ikusi eta Grant jeneralak ohikoak zituen sarraskiak ekiditeko Konfederazioaren bandera unionistei errendituarazi zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]