Aporrhaidae
Itxura
Aporrhaidae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Mollusca |
Klasea | Gastropoda |
Ordena | Mesogastropoda |
Familia | Aporrhaidae Gray, 1850 |
Aporrhaidae muskuilu gasteropodoen familia, oskolaren irekigunea palmondo itxurakoa duena, eta buruan tuberkuluak dituena. Hondarra dagoen tokietan bizi ohi dira muskuilu hauek; Espainiako itsasertzetan asko izaten dira. Oskolaren irekigunean, ertz biribilduko luzakinak dituzte. Aporrhais generokoen artean, bi mota nagusi daude: A. pespelecani bata, oskolean bi luzakin dituena, eta A. serresianus bestea, lau luzakin dituena.
Generoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aporrhais da Costa, 1778 -- 4 espezie
- Arrhoges Gabb, 1868 -- 1 espezie
- Dicroloma Gabb, 1868 †
- Drepanocheilus Meek, 1864 †
- Hemichenopus Steinmann & Wilkens, 1908 †
- Struthioptera Finlay & Marwick, 1937 †
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/12/23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.