Edukira joan

Apiano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apiano
procurator (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaAlexandria, 95
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, 165 (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, idazlea, abokatua eta funtzionarioa
Lan nabarmenak

Apiano[1] (antzinako grezieraz: Ἀππιανὸς Ἀλεξανδρεύς Appianòs Alexandreús; latinez: Appianus Alexandrinus; c. 95-c. 165)) greziar-erromatar historialaria izan zen, Alexandrian jaioa[2]. K.o. 95ean jaio zela uste da. Haren Erromaren Historia, 24 liburutan emana, interesgarria da Erromak garaitu zituen herriez eta gerra zibilez dakartzan berriengatik[3].

Postu altuetan egon zen funtzionario bezala Egipton, Antonino Pio enperadorearen erregealdian, II. mendearen erdialdean, eta, beraz, inperioko dokumentazioa ikus zezakeen. Alexandrian, kargu administratibo ezberdinak bete zituen, ondoren, abokatu izango da, Zizeron izan zen bezala, eta Antonino Pioren prokuradore bezala amaituko du.

Erromaren historia luze bat idatzi zuen, 24 liburutan banatuta, hiriaren sorreratik, K.a. 35 arte hartzen duena.

Gainera, Iberiaren historiaren liburuak idatzi zituen, modu etnografikoan. Bere liburu honetan, Zeltiberiar Gerrak eta Numantziaren konkista kontatzen dira.

Bere iturririk garrantzitsuena Polibio da (honen galdutako zati asko ordezkatuz), Gaio Salustio, Paulo Clodio, Posidonio, Tito Livio, Zelio Antipatro, Jeronimo Kardiakoa, Julio Zesar, Augusto, Asinio Polion, Plutarko eta Diodoro Sikulo eta beste egile batzuen datuak ere hartzen dituen arren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. LATIN ETA GREZIAR PERTSONA-IZEN KLASIKOAK. EUSKARAZ EMATEKO IRIZPIDEEI BURUZKO ERABAKIA. ARAU OSATUA, EGUNERATUA ETA EMENDATUA. Euskaltzaindia.
  2. «Apiano | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  3. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000ff26d465bca470b8832717fd08b75808. «Apiano - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Apiano Aldatu lotura Wikidatan