Edukira joan

Antony Matheus dos Santos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antony (futbolaria)» orritik birbideratua)
Antony Matheus dos Santos

(2022)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntony Matheus dos Santos
JaiotzaOsasco2000ko otsailaren 24a (24 urte)
Herrialdea Brasil
Lehen hizkuntzabrasildar portugesa
Hezkuntza
Hizkuntzakbrasildar portugesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Brazil national under-23 football team2019 / 2021226
Juventus FC2019 / 2020374
Amsterdamgo Ajax2020 / 20225718
Brasilgo futbol selekzio nazionala2021 / ezezaguna162
Manchester United Football Club2022ko abuztuaren 30a / 555
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Altuera1,74 metro

Instagram: antony00 UEFA: 250144211 Edit the value on Wikidata

Antony Matheus dos Santos,[1] (Ocasco, Brasil, 2000ko otsailaren 24a), Antony izenez ezagunagoa, futbol jokalari brasildarra da. Eskuin hegaleko postuan jokatzen du, eta bere gaur egungo taldea Herbehereetako Amsterdamgo Ajax taldea da, Eredivisie-n jokatzen duena.[2] Gainera, Brasilgo selekzio nazionalean ere jokatzen du.

Transfermarkt, futboleko merkatuaren azterketa oinarri duen web orrialdearen arabera, gaur egun bere balioa 35 milioi eurokoa da.

Ocascon jaioa, bere hiriko taldean, Grêmio Esportivo Osascoko harrobian jokatu zuen 2013 arte. Orduan, São Pauloko harrobira heldu zen.

2018ko irailaren 26an ofizialki lehen taldera igo ondoren, 2023. urterarteko kontratua sinatu zuen. Azaroaren 15ean, debuta egin zuen Grêmioren aurka. Bertan eman zuen urte eta erdian 37 partidu jokatu zituen.

Amsterdamgo Ajax

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko otsailaren 22an, Antonyk aurrekontratu bat sinatu zuen Amsterdamgo Ajax-ekin eta 5 urterako sinatu zuen. Herbehereetako taldeak 15,75 milioi euro ordaindu zituen brasildarra fitxatzeko, baita beste 5 ere hainbat helbururen baldintzarekin.

2020ko udan, Ajaxera iritsi zen, eta 2020ko irailaren 13an egin zuen debuta Sparta Rotterdam-en aurkako partiduan, non garaipenerako gola sartu zuen (0-1). Urriaren 27an, aldiz, UEFA Txapeldunen Ligan egin zuen debuta, 2-2 bukatu zen partidua. Denboraldi osoan 46 partidu jokatu zituen, 10 gol eta beste horrenbeste asistentziarekin lagunduz taldeari.

Bere bigarren denboraldian beste urrats bat eman zuen bere ibilbidean, eta taldean pisu handiagoa hartu zuen. Batez ere denboraldi hasieran Txapeldunen Ligan egin zituen partiduek, bere merkatuko balioa igotzea eta Europako talde nagusien interesa piztea ekarri zuen. Denboraldi erdian izan zuen lesio batek, ordea, etengabeko progresio hori eten zuen, eta denboraldi amaieran maila apalagoa izan zuen.

Halere, orokorrean zifra txukunak egin zituen, jokatu zituen 33 partiduetan 12 gol sartuz eta 10 asistentzia banatuz.

2022ko ekainaren 15ean eguneratua.
Taldea Herrialdea Urteak Partidua(k) Gola(k) Asistentzia(k)
São Paulo  Brasil 2019-2020 37 4 6
Ajax  Herbehereak 2020- 79 22 20

Selekzio nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

23 urtez azpiko selekzioan ibili eta gero, 2021eko urriaren 8an egin zuen debuta selekzio absolutuarekin. Ordutik 3 partidu jokatu ditu, eta gol bat sartu du.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu, eta urrezko domina eskuratu zuen futbolean Brasil ordezkatuz; Espainiako taldearen (zilarrezko domina) eta Mexikoko taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen Brasilgo taldea.

Tokion, honako hauek osatzen zuten Brasilgo taldea: Santos, Gabriel Menino, Diego Carlos, Ricardo Graça, Douglas Luiz, Guilherme Arana, Paulinho, Bruno Guimarães, Matheus Cunha, Richarlison, Antony, Brenno, Dani Alves, Bruno Fuchs Nino, Abner, Malcom, Matheus Henrique, Reinier, Claudinho,Gabriel Martinelli eta Lucão-k.

Nazioarteko emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio Japonia Japonia 1. postua, urrezko domina Futbola, gizonezkoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Antony Matheus dos Santos» olympedia.org (Ingelesez)
  2. "Antony Matheus dos Santos" olympics.com (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]