Antonio de Ulloa
Antonio de Ulloa | |||
---|---|---|---|
1766 - 1768 ← Charles Philippe Aubry (mul) - Charles Philippe Aubry (mul) ⊟ | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Sevilla, 1716ko urtarrilaren 12a | ||
Herrialdea | Borboien erreformismoa | ||
Heriotza | Isla de León (en) , 1795eko uztailaren 5a (79 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Bernardo de Ulloa | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | naturalista, idazlea, militarra eta astronomoa | ||
Kidetza | Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia Prusiako Zientzien Akademia San Jakueren ordena Frantziako Zientzien Akademia | ||
Gradua | amiral |
Antonio de Ulloa y de la Torre-Guiral andaluziar zientzialaria eta marinela izan zen (Sevilla, 1716ko urtarrilaren 12a - Leon uhartea, antzina San Fernando, 1795). Jorge Juanekin batera Condamine Espedizioan parte hartu zuen Ekuadorren meridianoko arku bat neurtzeko lanetan. Espainiara itzultzerakoan (1745), britainiarrek preso hartu zuten bera zihoan itsasontzia. 1746. urtean Madrila itzuli zen, eta harrezkero era askotako lanak egin zituen; besteak beste, Cadizko Astronomia Behatokia eta Historia Naturala eta Metalurgiarako Kabineteak sortu zituen. Militar eta gobernu-kargu batzuk ere izan zituen. Besteren artean, Harreman historikoak (1748), Isileko berriak (1826) eta Astronomia eta fisikari buruzko oharrak (1748) lanak idatzi zituen, Jorge Juanekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.