Antonín Zápotocký
Antonín Zápotocký (Zákolany, 1884ko abenduaren 19a - Praga, 1957ko azaroaren 13a) txekoslovakiar politikari komunista izan zen. Txekoslovakiako presidentea izan zen 1953tik hil zen arte.
Aita Ladislav Zápotocký Txekiar Alderdi Sozialdemokrataren sortzaileetako bat izan zen. Antonín alderdiko ordezkaria izan zen bigarren Comintern-en 1920an. 1921ean Txekoslovakiako Alderdi Komunista sortu zuen Bohumir Šmeralekin batera eta 1922tik 1925era idazkari nagusia izan zen. 1940 eta 1945 artean Sachsenhausen kontzentrazio-esparruan barneratuta egon zen.
1946an Batzar Nazional Konstituziogileko kide izan zen. 1948ko ekainaren 15ean Klement Gottwald ordezkatu zuen lehen ministro karguan. 1953ko martxoan Txekoslovakiako presidente bihurtu zen Gottwalden heriotzaren ondoren. 1953ko maiatzeko nekazarien protesten ondoren, Antonín Novotný alderdiko idazkari nagusiak egin zuen botere efektiboa.
Zenbait eleberri idatzi zituen, eta horietako bi (Rudá záře nad Kladnem eta Vstanou noví bojovníci) filmatu zituen.