Antipoda
Itxura
Geografian, antipoda (grezierazko anti, aurkakoa, eta pous, oina, hitzetatik) Lurreko leku baten diametralki kontrako tokia da, hau da, lehenengotik urrutien dagoen lurrazaleko beste toki bat. Bertan bizi den pertsona ere bada.
Deskribapen matematikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurraren forma, esfera edo esferoide batetik gertu badago, koordenatu geografikoetan (latitudea eta longitudea) (θ, φ) kokatutako toki baten antipoda (θ ± 180°, −φ), edo (−θ, φ ± 180º) bezala idatz daiteke.
Bi puntu horiek elkartzen dituen lerro zuzenak, planetaren erdialdea zeharkatzen du, eta, bien arteko ibilbiderik laburrena, lurrazalean, 20.000 kilometrokoa izango da, lurreko zirkunferentzia erdi baten luzera.