Edukira joan

Antiokia

Koordenatuak: 36°12′17″N 36°10′54″E / 36.2047°N 36.1817°E / 36.2047; 36.1817
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau antzinako Antiokia Oronteskoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antiokia (argipena)».
Antiokia Oronteskoa
Ἀντιόχεια ἡ ἐπὶ Ὀρόντου
Antiokiako harresiak
Datuak
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaHatay probintzia
HiriaAntiokia
EskualdeaAntzinako Siria
Koordenatuak36°12′17″N 36°10′54″E / 36.2047°N 36.1817°E / 36.2047; 36.1817
Map
Azalera[convert: invalid number] km²
Historia
KulturaAntzinako Greziatik Erdi Aroraino
Indusketa
Indusketa datak1932–1939
BisitagarriaBai

Antiokia[1][2] Oronteskoa edo Antiokia Siriakoa (antzinako grezieraz: Ἀντιόχεια ἡ ἐπὶ Ὀρόντου) greko-erromatar hiria izan zen, egungo Antakyan dagoena. Pisidian izen bereko beste hiri bat zegoen, Antiokia Pisidiakoa hain zuzen ere. Orontes ibaiaren ekialdeko ibarrean kokatua, K.a. IV. mendean sortu zuen Seleuko I.a Nikator enperadoreak, bere inperioko hiriburutzat, Sirian. Seleuko jeneral aritu zen Alexandro Handiarekin batera, eta Antiochus izena oso ohikoa zen bere familiako kideen artean.[3]

"Hasierako kristautasunaren sehaska" deitua,[4] bertan hasi zuten "kristau" hitza erabiltzen.

Antiokia Seleuko I.a Nikator enperadoreak sortu zuen, bere Seleukotar Inperioaren mendebaldeko hiriburutzat. Bere kokapen geografiko pribilegiatuak, mediterraneo ekialdeko eta Asia barnealdeko ibilbide komertzialen artean, laster eragin zuen merkataritza arloan garrantzia hartzea. Bere morfologia bereziagatik, Orontes ibaiaren ibarrean eta Silpio mendiaren oinean eraikia, gotorleku garrantzitsu ere bihurtu zen, setiatzeko oso zaila baitzen. Horrek guztiak hiria azkar garatzen lagundu zuen.[5]

Joan den mendeko 30. hamarkadara arte ez zen modu sistematikoan hiria induskatzen hasi, Lanak, ordea, hamarkada hartan bertan gelditu ziren, eta 2003ra arte ez ziren berriro itzuli. Zortzi kanpaina arkeologiko egin ziren Antakyan 1932 eta 1939 bitartean. 1936an, indusketen klimaxean, bi mila langile iritsi ziren aztarnategietan lan egitera. Hala ere, antzinako Antiokia zehatz-mehatz ezagutzen bazen ere greziar, erromatar, paleokristau eta bizantziar testigantzei esker, ez zen gauza handirik aurkitu eraikinei dagokienez. Orontesen sedimentuek ezabatu egin zuten Basileia uhartea, besteak beste. Espedizio frankoamerikar batek, azkenik, bizantziar tenplu batzuk aurkitu zituen inguruetan eta beste aztarna interesgarri batzuk inguruko herrietan. Antiokiari dagokionez, kolomadun bi etorbideetako bat, zenbait bainugela publiko eta ehun bat egoitza pribatu lurpetik ateratzea lortu zuten, non mosaiko grekolatar bikainak agertu baitziren, eszena mitiko eta zeremonialekin. II. eta VI. mendeen artean egindakoak, eszenek aukera eman zuten Erdi Aroko goi klaseen bizimodua askoz hobeto ezagutzeko. [6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 147. araua: Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. «Antiokia - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  3. «Antioquía | e-Civitas. Base de datos sobre ciudades medievales» www.ucm.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  4. (Ingelesez) online.pdf Antioch. in: Encyclopaedia Biblica. I, 186 or..
  5. «Antiokia - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  6. (Gaztelaniaz) «Antioquía, la reina de Oriente» La Vanguardia 2019-09-17 (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]